Hutien eskariek Yemen egoera kritikoan utzi dutela adierazi du Hadi presidenteak

2014ko abuztuak 30
SANA. Egonkortasun politikorik ez du izan Yemenek 2011tik, Ali Abdullah Sale presidentetza uztera behartu zutenetik. Ordutik, Abd Rabu Mansur Hadik gidatu du trantsizioa, eta azkenaldian herrialdea «egoera kritiko batean» sartu dela onartu du presidenteak, hutien protestei erreferentzia eginez. Gobernuak erregaien prezioa igo zuenetik, xiita hutiek protestak gogortu dituzte, agintarien dimisio eske.