Hamasen adar armatua «talde terrorista» izendatu eta debekatu egin du Egiptok

Berria -

2015eko otsailak 1
KAIRO. Egiptoko auzitegi batek «talde terroristen» zerrendan sartu ditu Al-Qassam Bridagak, Hamas alderdi palestinarraren adar armatua; ondorioz, haien jarduna debekatu eta militanteak jazartzeko modua zabaldu du. Kairok begitan hartua du alderdi islamista, Anaia Musulmanen aliatua izatea egozten baitio. Hamasek esan du Egipto jada ez dela Palestinako gatazka konpontzeko bitartekari egokia.