Albistea entzun

'Astoa ikusi nuen'

Juan Martin Elexpuru. -

2016ko urriak 16 - Bergara.

Zarauzko ikastolan 1972-73 ikastaroa zen Manolo Urbietak (guretzat Manolo izan da beti) kantu-letrak eskatzen zizkigun lankide ginen Jose Antonio Ormazabal, Andu Lertxundi eta hiruroi ikusten gintuen bakoitzean. Egin ere egin genizkion. Gero, Haur kantarien birlorak izeneko liburuxka eta lau kaset argitaratu zituen (1974). Astoa ikusi nuen titulatzen zen Manolo goraipatuz duela gutxi egunkari batean argitaraturiko artikulua. Irakurri, eta Ormazabalen izenik agertzen ez. Eta berea da kanta horren letra; eta musika ere (herrikoia) berak ezarri zion; geu horren testigu. Xagutxo batzuekin, Tximeleta mendian eta beste hainbat kanta arrakastatsuren letrak ere Jose Antoniorenak dira. Andurenak eta nireak ere bai batzuk. Dakigula, ez daude egileen izenean erregistratuta.

Manolo hil denean ondo merezitako gorazarreak egin zaizkio, eta kronika ugari eta sakonak ere bai, baina horietan ez dut entzun eta ikusi orain dela zazpi urte hain modu tragikoan utzi gintuen zegamarraren izenik. Oso injustuak izan garelakoan nago berarekin. Letragintzan, bertsolaritza suspertzen, testugintzan edo ipuingintzan egindako lan aitzindari erraldoiak esker hobea merezi zuen. Berandu bada ere, aitortu beharko diogu noizbait egin zuen lan eskerga eta utzi zigun ondare bikaina. Uste dut zorretan gaudela berarekin.

Agur eta ohore Manolo!, agur eta ohore Jose Antonio!

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...