Berria.eus

Gizartea Iruñeko katedralean zintzilik, AHTaren aurka

Publizitatea

Gizartea

Iruñeko katedralean zintzilik, AHTaren aurka

 
Pankarta bat jartzen katedralean, atzo.
Pankarta bat jartzen katedralean, atzo. J. MANTEROLA / ARP

2012-11-18 / Berria

IRUÑEA. Iruñeko katedraleko Maria kanpandorrera igo ziren atzo bi lagun, eta AHTaren aurkako baraualdira deitzeko pankarta handi bat zabaldu zuten. Mugitu plataformak dioenez, ohikoak ziren hondamendiak iragartzeko elizetako ezkila-jotzeak, «eta egun azpiegitura ikaragarri horren inposizioaz ohartarazteko balio dute». Bizkaian hasi zen hilaren 10ean baraualdia. Atzo, Gipuzkoak hartu zuen lekukoa, eta datorren 24an, Nafarroan segituko du.
 

Publizitatea