Japoniako lehen ministroaren alderdia da gaurko hauteskundeetako faboritoa
TOKIO. Japoniako Legebiltzarrerako aurreratutako hauteskundeak egingo dituzte gaur. Ganberako 475 ordezkariak aukeratuko dituzte. Besteak beste, lehen ministroa aukeratu eta aurrekontuak onartzeko eskumenak ditu ganberak. Shinzo Abe egungo lehen ministro eta ALD Alderdi Liberal Demokratako hautagaia da faboritoa. Natsuo Yamaguchi Komeito Berria alderdi budistako burua da haren aurkari nagusia.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.