Ahal Dugu-rentzat, EH Bildu ez da «kasta» deitu duenaren «adibide tradizionala»
BILBO. EH Bildu ez da «gobernuan urte asko daraman alderdi tradizional bat», ez da Podemos Ahal Dugu-k «kasta» izendatu duen ereduaren «adibide tradizional bat». Hala esan du Bilboko Ahal Dugu-ko idazkari nagusi Lander Martinezek. Radio Euskadin azaldu duenez, ibilbide politikoa norberarentzat onurak lortzeko erabiltzen dutenak sartzen dituzte zaku horretan, eta gogora ekarri du oraindik ez dutela harremanik gainerako indar politikoekin: «Ez gara aliatu bila ari, eratze lanetan ari garelako».
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.