Noiz sortua: 2014-09-11 00:30:00

NATOk gutxienez hamalau zibil hil ditu Afganistanen, bonbardaketa batean

Berria -

2014ko irailak 11
KABUL. NATOk gutxienez hamalau zibil hil ditu Afganistan ekialdeko Kunar probintzian, Xuja al-Mulk Jalala gobernadoreak jakinarazi duenez. Azaldu duenez, hegazkinek bonbardaketa bat egin dute Narang barrutian. Hamid Karzai presidenteak AEBetako hegazkinei egotzi die bonbardaketa, eta erasoa gaitzetsi du. Nazioarteko indar gehienak urte bukaeran dira Afganistandik joatekoak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 5ean eguneratua, 14:00etan. ©

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 11.701 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 693 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 3.709 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Pertsona bat zebrabidea gurutzatzen, Iruñean. ©Iñigo Uriz / Foku

Beste 42 pertsona hil dira koronabirusagatik

Berria

Munduan 70.000 lagun inguru hil dira COVID-19 eritasunaren eraginez, eta atzemandako kasuak ia 1,3 milioi dira; joan den ostegunean, milioi bat ziren. AEBak eta, bereziki, New York dira pandemiaren epizentro berria. AEBetan, 337.000 positibo baino gehiago baieztatu dira, eta 9.600 lagun hil.. 

Sidenorreko langileak protesta batean, jarduera utz dadin. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

ELAk eta LABek auzitara jo dute Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren aurka

Xabier Martin

«Milaka langileren bizia eta osasuna arriskuan jartzeagatik», salaketa bi jarri dituzte EAEko Justizia Auzitegi Nagusian eta Nafarroako Gizarte Gaien Auzitegian.

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa, artxiboko irudi batean. ©EFE

Johnson ospitaleratu egin dute, koronabirusagatik probak egiteko

Berria

Erresuma Batuko lehen ministroak positibo eman zuen, eta hamar egun zeramatzan bakartuta. Haren osasunak, ordea, ez du hobera egin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna