Kobane hegoaldeko Mistenur mendiaren kontrola hartu dute Siriako kurduek
KOBANE. Siriaren menpe dagoen Kurdistango Kobane hegoaldeko Mistenur mendiaren kontrola hartu dute berriz ere miliziano kurduek. Eremu horretan Estatu Islamikoaren hornidura bide bat igarotzen da, eta haren jabe egin da Herriaren Babeserako Unitateak. Mustafa Bali milizianoak jakinarazi du Kobane eta Alepo lotzen dituen errepidearen eta ospitalearen jabetzak ere berreskuratu dituztela.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.