Okzitaniako protestetako gaztea «leherketa baten» ondorioz hil da

Berria -

2014ko urriak 28
TOLOSA. Larunbat gauean Okzitaniako Sivenseko urtegiko (Tarn departamenduan) lanen aurka eginiko protestetan hildako gaztea «leherketa baten» ondorioz hil da, autopsiaren arabera. Halere, ikerketak ez du zehazterik izan leherketaren jatorria. Protestetan 2.000 lagunek parte hartu zuten. Lekukoen arabera, Poliziarekin izandako liskarretan hil zen Remi Fraisse 21 urteko gaztea.