Berria.eus

Kultura Miren Asiainek jaso du Etxepare ilustrazio saria

Publizitatea

Kultura

Miren Asiainek jaso du Etxepare ilustrazio saria

Uxue Alberdi idazlearen eta Aitziber Akerreta ilustratzailearen lanari ere aipamen berezia egin dio epaimahaiak
Miren Asiain ilustratzailea atzo Iruñean.
Miren Asiain ilustratzailea atzo Iruñean. IDOIA ZABALETA/ARGAZKI PRESS

2012-03-07 / Iñigo Astiz

Bat izan da saritua, baina bi ere izan zitezkeen. Aurten jasotako lanen maila nabarmendu dute haurrentzako albumak sortzeko Etxepare Saria hautatu duen epaimahaiko kideek. Miren Asiainek (1988, Iruñea) egindako lana saritzea erabaki dute, azkenean; Hara! izeneko albuma. Testuak irakurleari gertatzen ari dena irudikatzen uzteko duen gaitasuna nabarmendu ditu Iñaki Agirrezabala idazle eta epaimahai kideak. «Liburu hau jolas bat da. Asko uzten du irakurlearen esku» Jon Zabaleta ilustratzaileak, marrazkien borobiltasuna eta samurtasuna aipatu ditu. «Badu teknikan inperfekzio bat irudiak goxo egiten dituena. Akats horietan bada poesia bat». 6.000 euro jaso ditu Asiainek, eta ekainen izango da kalean liburua Pamiela argitaletxearen eskutik.

«Egunero gertatzen den magia harrapatzen saiatu naiz», azaldu du Asiainek. Horregatik hautatu du eguneroko istorio bat kontakizunerako ardatz gisa, eta hori dela-eta hautatu du marrazkiak osatzeko teknika ere. «Itxura xumea eman nahi nion. Edozeinek egiteko modukoak izatea». Amona batek igerilekutik jasotzen duen haur baten istorioa da kontakizunaren ardatza. Etxera laguntzen du umea handik, zinemara joaten dira, erosketak egitera... Eguneroko bidaia kontatzen du albumak, baina umearentzat ezustez beteta egongo dena.

Aipamen berezia

Aipamen berezi eta nabarmena egin nahi izan diote, bestalde, epaimahaiko kideek Uxue Alberdi idazleak eta Aitziber Akerreta ilustratzaileak aurkeztutako lanari. Txikiak zaretenean deitzen da albuma, eta testu «ausarta» eta ilustrazio «bikainak» dituelako azpimarratu dute liburuaren kalitatea. Pamiela argitaletxeak ekainean argitaratuko du.

Irekita dago jadanik hurrengo sari banaketarako lanak aurkezteko epea. www.etxeparesaria.net web orrialdean daude oinarriak.
 

Publizitatea

Kultura saileko albiste gehiago

Sarrionandiaren poesia, galegoz

Kalandrakak egilearen poema hautatuak argitaratu ditu, galizieraz, 'Tempo de exilio' antologian.

Isaac Xubin da itzulpenen egilea

Albiste nagusiak

Ultraaktibitatearen alde egin du Auzitegi Gorenak

Hitzarmenak urtebetera iraungi arren, eskubide kolektiboak eskubide indibidual izatera pasatzen direla dio. ELAren ustetan, "pozteko moduko golpe latza" litzateke PP eta patronalarentzat. LABek zuhurtziaz hartu du epaia.

Aguraingo Sapem lantegia itxi nahi du Arcelorrek

54 langileak kaleratzeko enpleguaren erregulaziorako eskaera aurkeztu du multinazionalak. Proposamenaren "formak eta edukia" salatu ditu ELAk. Aurki mobilizazioetara deituko dituzte langileak.

Gehien irakurriak