Ramuntxo, euskaldunen arketipoa

80 urtean pastoralik egin gabe egon ondoren, Idauze-Mendi herriak atondu eta ondu du aurtengoa; hain zuzen ere, Pierre Loti idazle frantziarrak 1897an idatzitako ‘Ramuntxo’ nobelan oinarritutako izen bereko pastorala. Pier Pol Berzaitz musikari eta pastoralgileak idatzi du testua, batetik, Lotiren eleberrian ageri den euskaldunen arketipoak, eta, bestetik, istorio horren unibertsaltasunak erakarrita.

Funtsean, duela mende bateko Euskal Herriaren irudia islatzen du ‘Ramuntxo’-k; artzainen eta kontrabandisten giroa. Eta horren guztiaren oinarri, Ramuntxoren eta Gaxuxaren arteko maitasun istorio goxoa dute, bai nobelak, bai pastoralak.

Idauzeko eta Mendiko herritarrak buru-belarri ibili dira pastoralaren prestaketan. Izan ere, hirurehun bizilagunetara ez da iristen herri hori, eta, hala ere, pastoralaren tamainako ikuskizun handia prestatzeko gai izan dira. Kanpoan bizi diren herritarrak ere inguratu dira prestaketak iraun duen denbora horretan guztian lanera. Azken batean, 85 arizale edo aktorek parte hartzen dute antzespenean. Horrez gain, 150 bat lagun ibili dira antolaketan eta azpiegitura lanak egiten. Pastoraleko jantzi dotoreak, esaterako, herriko emakumeek josi dituzte guztiak.

Errejentak edo zuzendariak Berzaitz bera eta Andre Epherre dira. Halaber, Berzaitz aritu da kantoreei irakasten. Dantzariak trebatzen, berriz, Lidia Berzaitz ibili da, eta pastoraleko momentu batean dantzatzen den fandangoa Claude Iruretagoienak irakatsi die. Sujeta, berriz, Juhane Dascon 23 urteko gaztea da, eta Audrey Carriquek jokatzen du Gaxuxaren rola.

 
 
   
"; echo " "; echo " "; echo " "; echo " "; echo " "; echo " "; echo " "; echo " "; } ?>
$Ik[data]  
$Ik[titularra]
 
   
 
  © berria - 2003