Sanferminak 2013

berria


Iker Tubia
Iker Tubia
Behera San Fermin

2013-07-14

IKER TUBIA

Zer dute sanferminek?

Gaur bukatuko dira Iruņeko jaiak, Anonimoek behin eta berriro boikot egin ondoren. Gogoeta abiatu dute bestak onurarik duenetz aztertzeko, eta iruindarrekin partekatu dute.

2013-07-13

Iker Tubia

San Ferminen atzaparrak

Iruņeko jaien uholdeari aurre egiteko indar eta gogo handia behar da, bestela aise gal baitaiteke pertsona bestaren zurrunbiloan. Kide bat galdu berri dugu: 'Sanfermindu' da.

2013-07-12

Iker Tubia

Kopia inoiz ez da hobea

Sanferminen aurkako operazioaz gainera, badira Iruņeko besten aurka egiten duten beste talde anitz. Haien arteko harremana ez da batere ona, zatiketak traiziotzat hartzen baitituzte.

2013-07-11

Iker Tubia

Zezen plaza lainoturik

Sanferminen bihotzari eraso egin diogu Anonimoek: peņei. Horretarako, zezenketari boikota egin diogu, bertara doazen ikusleei ezinbestean behar dutena ukatuz: eguzkia.

2013-07-09

Iker Tubia

V-a Caravinagrerena

Sanferminen aurkako mugimendu anonimo eta iraultzailearen bigarren ekintza Iruņeko prozesioan izan da. Braulia erraldoia kalejiran erortzean gelditu ziren sanferminak berriz ere.

2013-07-07

Iker Tubia

Aurten bai, aurten jairik ez

Sanferminen aurkako mugimendu anonimo eta iraultzailearen mezua euskal herritarrei, aurten Iruņeko bestak bertan behera utziko dituztela ohartarazteko. Lehena txupinazoa.