Sanferminak 2013

berria

Paperekoak

2013-07-14

Kantua, elkartzeko aitzakia

Orreaga fundazioak antolatu duen Sanferminetan Kantari ekitaldian, ehunka lagun aritu dira euskal kantuak abesten. Euskal Herriko txoko guztietatik bildutako 200 lagunek bazkaldu dute San Jose plazan.

2013-07-14

Azken txanpa indartsurako gertu

'Pobre de mí' abesteko ordu batzuk baino ez dira geratzen, baina azken une horiez gozatzeko badira makina bat aukera. Proposamen batzuk: dianak, konpartsaren agurra, kaleko giroa eta peñen kalejirak.

2013-07-14

Ezbeharraren atarian

Plazaren sarrerako atearen orrietako bat ixtean sortutako giza tapoiak animaliak plazara sartzea galarazi du. 23 lagun eraman dituzte erietxera; gazte bat larri da, arnasa hartzeko makina bati lotuta.

2013-07-13

Zirrara eragitearen plazera

Bederatzi egunez, Iruñeko kaleak girotzeko eta alaitzeko betebeharra izaten du erraldoien eta buruhandien konpartsak. Konpartsakoentzat, egunero egiten duten hamaiketakoa da une berezietako bat.

2013-07-13

Ilusioaren bihurgunean

Guztira 81 atrakzio ekarri dituzte aurten sanferminetara, aurreko urtean baino sei barraka gehiago.

2013-07-13

Arriskutsua bezain luzea

El Pilar ganadutegiko zezenek hiru lagun adarkatu dituzte, kasik bost minutu iraun duen entzierro beldurgarri eta zail batean. Atzean gelditutako zezen beltz batek gogoz adarkatu du lasterkari bat, Estafeta kalean.

2013-07-12

Elkartasunaren emaitza

Pozik agertu dira Gora Iruñea taldeko kideak jai guneak izan duen harrerarekin; arratsaldeetan izaten da jende gehien. Denera, 900 boluntario inguru ari dira Gora Iruñea gunean lanean, musu truk.

2013-07-12

Iruñeko Mordor gogoan

Lujanbiok, Silveirak, Martinek eta Lagomak Taconerako Oinez gunean bertso saioa egin dute.

2013-07-12

Zirrara bai, arriskua ere bai

Aurreko urteetako entzierroen tradizioa hautsi, eta Torrestrella ganadutegiko zezenek ez dute lasterkaririk adarkatu. Buenasiesta zezena atzean gelditu da, eta arriskua eragin du Telefonicako zatian.

2013-07-11

Tradizioa betetzeko prest

Ehunka haurrek eskaini diote euren lore sorta San Ferminen erreplikari, Aduanako Zokoan egindako ekitaldi jendetsuan. Euskal dantzen ikuskizuna eskaini dute Iruñeko haur dantzariek Gazteluko plazan.

2013-07-11

Gaua eta goiza, elkar hartuta

Goizero, 06:45ean La Pamplonesaren dianek esnatzen dute Iruñea; jaietan ez dago eguna hasteko modu hoberik. Egunero ibilbide ezberdina egiten dute, entzierroaren zain direnei bizkarra emanez.

2013-07-11

Ziztu bizian, lasterka zailago

Orain arteko entzierrorik azkarrena egin dute Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek, eta taldeak elkarturik egin du bidea. Pertsona asko erori arren, hiru bakarrik eraman dituzte erietxera, kolpeen ondorioz.

2013-07-10

Jateko eta edateko unea

Eguerdi partean ehunka lagun biltzen dira Iruñeko Alde Zaharreko tabernetan, bermuta hartzeko eta pintxoak jateko. Zenbait tabernari gustura agertu dira bermutaren garaian izandako salmentekin.

2013-07-10

Azkarra, hankaperatuekin

Lehen aldia zuten Valdefresno ganadutegiko zezenek Iruñean, eta arriskua eragin dute, batez ere buruan joan den zezen beltzak. Zezen plazako atearen kontra kolpea hartu, eta bertan hilda geratu da joaldun bat.

2013-07-09

Jaietan, zapi beltza jarrita

Jaietan animaliak erabiltzea gaitzetsi du Pacmak; zezenketetan hilko dituzten 48 zezenen omenez, zapi beltza jarri dute. Animaliak erabiltzen dituzten barrakak debekatzeko eskatu dute hainbat lagunek.

2013-07-09

Tranpolina erresistentziara

Urtero legez, Orreaga etorbidean omenaldi beroa egin zaio 1978an Poliziak tiroz hildako German Rodriguezi.