Publizitatea

Sanferminak 2017

Albisteak

Miurak izan dira azkarrenak

2017-07-15
Ukuiluetatik motel irten diren arren, Udaletxe plazatik aurrera, abiadura bizkortu dute zezenek. Hamahiru lagun eraman dituzte erietxera, guztiak kolpeengatik.

Tentsioa bukaera arte

2017-07-14
Arrisku unez betetakoa izan da Nuñez del Cuvillo ganadutegiko zezenen entzierroa. Zortzi lagun artatu dituzte larrialdi zerbitzuek; bi, adarkadengatik.

Adarkatzeko intentziorik gabe

2017-07-13
Victoriano del Rio ganadutegiko sei zezenek ziztu bizian egin dute zezen plazarako ibilbidea. Eroriko eta kolpe asko izan dira, batez ere Estafeta kalean. Ez dute inor adarkatu.

Jendetza bai, baina gainezka egin gabe

2017-07-13
Urtero bezala, jendez lepo dago Iruñea sanferminetan. Aurten, ordea, lekua egon da ia egunero Alde Zaharreko apartamentu eta hoteletan. Balorazio positiboa egin dute ostalariek, baina legez kanpoko alokairuez ohartarazi dute.

Jaietan balioak landuz

2017-07-13
Herri mugimenduen gune ugari daude aurtengo sanferminetan. Horietako bi kudeatzen ditu Herri Sanferminak plataformak, Alde Zaharreko Errekoleten plazan eta O plazan. Programazio alternatibo eta askotarikoaz goza daiteke han.

Bizkorra bezain zaila bosgarrena

2017-07-12
Sanferminetan aurten izan den entzierrorik azkarrena izan da Jandilla ganadutegikoena. Ez da adarkaturik izan, baina bi korrikalari eraman dituzte ospitalera, kolpeak artatzeko.

Krudelkeria ikuskizun

2017-07-12
Haurren artean zezenketak sustatzeko ekitaldi bat egin dute Iruñeko zezen plazan. Animalien babesleek diote umeei balio desegokiak irakasten dizkietela halakoekin.

Berdintasunaren doinuan

2017-07-12
Sanferminetan "aitzindari" izandako lau emakume musikari saritu ditu Brontze peñak. Festa "berdintasun irizpideen arabera" aldatzeko beharra nabarmendu dute saridunek.

Garbia eta azkarra izan da entzierroa

2017-07-11
Orain arte izan diren lau entzierroetatik azkarrena izan da Fuente Ymbro ganadutegiko zezenena. Inor adarkatu ez duten arren, bi lagun artatu behar izan dituzte kolpeengatik.

Kalean bertso aperitifa

2017-07-11
La Unica peñak antolatuta, balkoitik balkoirako bertso saioaren zortzigarren aldia egin dute, Jarauta kalean. Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Alaia Martin aritu dira gai librean.

Kartel ofiziala

Sanferminetako kartela

Kartela ikusi

BERRIAko gehigarria

BERRIAko gehigarri berezia

Twitter SFK17

Kilikiak eta Zaldikoak deitzeko kanta

Aurten lehen aldiz Euskarabideak eta Iruñeko Udalak zaldikoak eta kilikiak xaxatzeko formulak atera dituzte, haurrek erabil ditzaten:

Kilikak deitzeko kanta:

Kiliki-kalaka, zinpi-zanpa korrika

Zaldikoak deitzeko kanta:

Zaldiko-maldiko, ez zara etorriko!
Zaldiko-maldiko, putza betiko!

Entzierroko kanta euskaraz

2009an ekin zioten entzierroko korrikalariek Santo Domingoko aldapan San Fermini euskaraz ere kantatzeari, peñen ekimenez. Gazteleraz abesten dute lehen kanta, eta euskaraz gero. Hiru aldiz bietan: 7:55an, 7:57an eta 7:59an. Hauek dira euskarazkoaren hitzak:

Entzun arren San Fermin
zu zaitugu patroi
zuzendu gure oinak
entzierro hontan otoi

Entzierro-txikia

Uztailaren 10ean eta 13an, 11:30ean, Santo Domingo aldapan hasi eta udaletxeko plazara arte.

Eguneko lau entzierro egingo dira, lehenengo bietan helduek haurrekin parte hartu ahalko dute, eta gainontzekoetan, haurrek bakarrik.

Eraso sexistak salatu

Eraso sexistak salatzeko herri ekimena:
699 68 76 89

Nafarroako larrialdiak: 112