Publizitatea

Sanferminak 2017

Entzierroak: Fitxa

1. Entzierroa:

2017-07-07

Cebada Gago - Paterna de Rivera (Cadiz)

2.58

Azkarra izan da sanferminetako lehen entzierroa. Hiru minutu eskas nahikoak izan dituzte Cebada Gago ganadutegiko zezenek plazara heltzeko. Bidean, ordea, hiru pertsona adarkatu dituzte.

2. Entzierroa:

2017-07-08

Jose Escolar - Lanzahíta (Avila)

4.00

Harrigarria izan da: Jose Escolar ganadutegiko zezenek hirugarren aldia zuten Iruñean, eta, aurreko bietan bezala, ibilbidearen hasieran gelditu egin da zezen bat gaur ere. Korrikaldi politak izan dira, eta bi lagun zauritu dituzte adarrarekin. Lau minutu iraun du entzierroak.

3. Entzierroa:

2017-07-09

Puerto San Lorenzo - Salamanca

'Urakan' zezenak aurretik egin ditu entzierroko metro gehienak.

4. Entzierroa:

2017-07-10

Fuente Ymbro - San José del Valle (Cadiz)

2.17

Fuente Ymbro ganadutegiko zezenek azkarrak izatearen fama dute, eta halaxe erakutsi dute gaur Iruñeko kaleetan. Bi minutu eta hamazazpi segundo besterik ez dute behar izan San Domingoko ukuiluetatik zezen plazakoetara iristeko. Ez dute inor zauritu adarrekin.

5. Entzierroa:

2017-07-11

Jandilla - Llerena (Badajoz)

2.10

Fandilako zezenek ziztu bizian egin dute San Domingoko ukuiluetatik zezen plazakoetarainoko bidea. Zaila izan da haien artean korrika egitea, abereek zeramaten abiadagatik. Entzierro garbia izan da, adarkadarik gabekoa. Bi minutu eta hamar segundo iraun du.

6. Entzierroa:

2017-07-12

Victoriano del Río - Guadalix de la Sierra (Madrid)

2.15

Ukuilu batetik besterako bidea egitera mugatu dira Victoriano del Rio ganadutegiko zezenak. Ez dute erakutsi intentziorik bazterretan zeudenei eraso egiteko, baina ez dute izan erreparorik ere parean jarri zaizkienak hankapean hartzeko.

7. Entzierroa:

2017-07-13

Núñez del Cuvillo - Vejer de la Frontera (Cadiz)

2.40

Nuñez del Cuvillo ganadutegiko zezenek azkar egin dute San Domingoko ukuiluetatik zezen plazarako bidea. Baina, han, kostatu egin zaie ukuilura sartzea. 2:40 iraun du entzierroak. Estafeta kalean joaldunen aurretik joan dira zezenak, eta tartea utzi diete lasterkariei. Bi adarkatu izan dira, eta sei lagun eraman dituzte erietxera.

8. Entzierroa:

2017-07-14

Miura - Lora del Río (Sevilla)

2.10

Orain arteko azkarrena izan da sanferminetako zortzigarren eta azken entzierroa. Miura ganadutegiko zezenek bi minutu eta hamar segundoan egin dute plazarainoko bidea.

Kartel ofiziala

Sanferminetako kartela

Kartela ikusi

BERRIAko gehigarria

BERRIAko gehigarri berezia

Twitter SFK17

Kilikiak eta Zaldikoak deitzeko kanta

Aurten lehen aldiz Euskarabideak eta Iruñeko Udalak zaldikoak eta kilikiak xaxatzeko formulak atera dituzte, haurrek erabil ditzaten:

Kilikak deitzeko kanta:

Kiliki-kalaka, zinpi-zanpa korrika

Zaldikoak deitzeko kanta:

Zaldiko-maldiko, ez zara etorriko!
Zaldiko-maldiko, putza betiko!

Entzierroko kanta euskaraz

2009an ekin zioten entzierroko korrikalariek Santo Domingoko aldapan San Fermini euskaraz ere kantatzeari, peñen ekimenez. Gazteleraz abesten dute lehen kanta, eta euskaraz gero. Hiru aldiz bietan: 7:55an, 7:57an eta 7:59an. Hauek dira euskarazkoaren hitzak:

Entzun arren San Fermin
zu zaitugu patroi
zuzendu gure oinak
entzierro hontan otoi

Entzierro-txikia

Uztailaren 10ean eta 13an, 11:30ean, Santo Domingo aldapan hasi eta udaletxeko plazara arte.

Eguneko lau entzierro egingo dira, lehenengo bietan helduek haurrekin parte hartu ahalko dute, eta gainontzekoetan, haurrek bakarrik.

Eraso sexistak salatu

Eraso sexistak salatzeko herri ekimena:
699 68 76 89

Nafarroako larrialdiak: 112