Albisteak

2015-07-25

Frantziako tourra

Ikuskizunaren maillot horia

Croix de Ferren oso ausart erasoa jo, Alpeetako hirugarren etapa irabazi, eta podiumera gerturatu da Vincenzo Nibali (Astana). Nairo Quintanak (Movistar) 30 segundo atera dizkio Chris Froomeri (Sky).

2015-07-24

Frantziako Tourra

Beheraka igotzen da ondoen

Ihesaldian sartu, Glandonen behera erasoa jo, eta bakar-bakarrik helmugaratu da Romain Bardet Tourreko 18. etapan. Aurkarien erasoei ondo erantzunda, Chris Froomek sendo jarraitzen du lider.

2015-07-23

Frantziako Tourra

Galbahea Alpeetan

Tourreko podiuma argiago dago Van Garderenek erretiroa hartu eta Contadorrek bi minutu galdu ondoren. Geschkek irabazi du etapa, azken 47 kilometroak bakarrean eginda

2015-07-22

Frantziako Tourra

Susmoa bihurtu zaio aurkari

Alpeak zain dituela, errepidean adina estutzen ari dira Chris Froome dopin kontuekin, eta txirrindulariaren datuak jakinarazi ditu taldeak. Allos eta Pra Loup lotuko ditu gaurko etapa amaierak.

2015-07-21

Frantziako Tourra

Iraupen sena da

Ruben Plazak eguneko ihesaldia borobildu du, eta 35 urterekin lortu du bere ibilbideko garaipenik handiena. Peter Sagan bigarren izan da berriz, bosgarrenez aurtengo Tourrean.

2015-07-19

Frantziako tourra

Egon hadi lo, eta...

Thibaut Pinot eta Romain Bardet elkarri begira zihoazela, atzetik iritsi eta Steven Cummingsek irabazi du Tourreko 14. etapa. Azken igoeran sufritu egin du Chris Froomek.

2015-07-17

Frantziako Tourra

Ezinari, irribarrea

Sailkapen nagusiko lehiatik kanpo geratuta, garaipen handia lortu du Joaquim Rodriguezek Plateau de Beillen. Chris Froomek ondo kontrolatu ditu eraso saiakera guztiak.

2015-07-15

Frantziako Tourra

Lasai geratuko zen, gainera!

Chris Froomek astindua eman dio Tourrari, San Martin harrian oso urrutitik erasoa jo eta gainerako faboritoei alde handiak aterata. 2.52ra geratu da Tejay Van Garderen, eta 3.09ra Nairo Quintana

2015-07-14

Frantziako tourra

Froomeri begira den-denak

San Martin harrian amaituko da gaurko etapa, Pirinioetako lehenengoa. Chris Froome lider sendo gisa iritsi da mendiko etapetara. Gaur, lasterketak sartu-irtena egingo du Zuberoan.