berria Udako Serieak

Euskararen bilakaera soziolinguistikoa

Kaleratu berri dituzte inkesta soziolinguistikoaren eta kaleko erabileraren emaitzak. Horiek oinarritzat harturik, bilakaera soziolinguistikoa aztertuko du BERRIAk aste honetan.

Araba

Euskararen ezagutza egiten ari den aurrerabidearen adibide argia da Araba: hirukoiztu egin da euskaldunen portzentajea. Erabilerarako zailtasunak bistakoak dira, baina: hirutik bik ez dakite euskaraz, eta lau euskaldunetik hiruk aiseago egiten dute erdaraz. Aurrerabidea eta oztopoak, parez pare.

Bizkaia

Gora egin du euskararen ezagutzak Bizkaian, baina oraindik erdiak pasatxo dira erdaldun elebakarrak. Erabileran motelaldia ageri du inkestak; etxeko ikerketak, geldialdia; eta kalekoak, jaitsiera.

Gipuzkoa

Herrialde euskaldunena da Gipuzkoa. Erdiek baino gehiagok badakite euskaraz, eta kalean ia hiru hiztunetik bat entzun dute euskaraz. Geldialdi zantzuak daude, baina. Erabileran nabari da.

Nafarroa

Datuak hobetzen ari dira Nafarroan. Ezagutza handitzen ari da; erabilera gelditua egon da urteetan, baina hazi egin da, inkestak eta neurketak diotenez. Kontrako jarrera indartu da lehen aldiz.

Ipar Euskal Herria

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan etengabe gutxitu da euskaldun kopurua. Beherakada hori eten da orain. Baina portzentajetan behera doaz, erdaldun gehiago baitatoz.

Euskal Herria

Errotik aldatu da egoera bi hamarkada eta erdian. Hazi egin da euskaldunen kopurua, baina erabiltzeko ezinak daude. Gazteagoak dira euskaldunak. Konplexuagoa da orain egoera.