berria Udako Serieak

Hegoaldeko muga

Afrikak eta Europak ia bat egiten duen lekuan izan da Berria. Tanger, Ceuta, Nador eta Melillatik bidai bat egin dugu, errefuxiatuek bizi duten egoera bertatik bertara ezagutzeko. Gibraltarko itsasartea gurutzatu dugu, hesiak ikusi ditugu, testigantzak jaso ditugu eta giza eskubideen urraketa sistematikoen lekuko izan gara. Espainiak abiatutako immigrazio politika eredu da Europarentzat.

Heriotzaren itsasartea

Aurten 5.713 lagun saiatu dira 14,4 kilometroko itsasartea zeharkatzen eta hogei urtetan ia 6.000 hil dira. Afrika iparraldean ehunka lagun daude itsasoratzeko zain, irauten, baldintza gogorretan oso.

Ceutako hesia

Europan immigranteen bidea oztopatzeko jarritako lehen hesia da Ceutakoa. Aurten 900 lagunek egin dute jauzi gainetik. Deportatuak ere asko dira: iaz 9.241 izan ziren Ceuta eta Melillatik.

CETI etorkinak behin-behinean hartzeko zentroak

Ceuta eta Melillako zentroetatik 6.401 errefuxiatu pasatu ziren iaz, eta bada han zazpi urte egin izan duenik. Kartzela baten modukoak direla salatu dute etorkinek.

Melillako hesia

Hamabi kilometro luze eta sei metro garai diren hiru hesi paralelok gotortzen dute Melilla. Txarrantxak eta kontzertinak daude tartean, baina, bizia arriskatuz, iaz 316 lagunek lortu zuten hesiaren gainetik salto egitea.

Kaleko haurrak

Melillako kaleetan ehun bat haur bizi dira, bakarrik, babesik gabe, uharridian lotan, 'risky'-a egiteko zain: kaira salto egin eta kamioiren baten azpialdean edo olanean ezkutatuta penintsulara joateko zain.

Mugaldeko desorekak

Ceuta eta Melilla portu frankoak dira, eta zerga gabe iritsitako salgaiak emakumeen bizkarrean sartzen dira Marokora. Egunero, hegoaldetik milaka emakume joaten dira lanera bi hirietara.