Zer da 11/13 auzia?
Euskal presoen inguruko abokatu eta elkarteen aurkako hainbat operazio eta ekinbide judizialen batura da 11/13 sumarioa, 2013ko irailean hasitakoa: hemezortzi lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak, Herrira-ren kontrako polizia operazioan. Ondoren iritsi ziren bitartekarien (2014ko urtarrila), abokatuen (2015eko urtarrila) eta Etxerat-en eta Jaiki Hadiren (2015eko martxoa) kontrakoak. Denak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak aginduta.
Lehen operazioa egin zutenean, bi urte ziren ETAk jardun armatua behin betiko utzi zuela iragarri zuenetik. "Konbentzimendu osoa genuen preso eta iheslarien egoerari irtenbidea ematea zela egin genezakeen ekarpenik positiboena benetako elkarbizita eta bake agertoki iraunkor bat eraikitzeko", azaldu dute auzipetuek.
Hasieran, 601 urteko espetxe eskaera egin du Fiskaltzak, inhabilitazio eta isun eskaerez gain. Aldeek akordioa erdietsi dute ordea, eta zigor eskaerak harindu egin dituzte. Espetxea saihestuko dute Jon Enparantzak eta Arantza Zuluetak ez beste guztiek. Denek izango dute inhabilitazioa.
Herrira
Herrira
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epailearen aginduz, makrosumarioaren lehen polizia operazioa izan zen Herrira-ko kideen aurkakoa. Hemezortzi kide atxilotu zituen Guardia Zibilak hasieran, 2013ko irailaren 30ean. Deklaratu ondoren, baldintzapean aske gelditu ziren guztiak, baina batzuek bermea ordaindu behar izan zuten. Herrira-ren egoitzak ere miatu zituzten Hernanin (Gipuzkoa), Gasteizen, Bilbon eta Iruñean. Bestalde, 38 webgune, Twitterreko 32 kontu eta Facebookeko 125 ere itxi zituzten. Gero, abokatuen aurkako operazioan, beste hiru kide atxilotu zituzten 2015eko urtarrilaren 12an: Fran Balda, Javier Carballido eta Jon Mindegiaga. Behin-behinean egon ziren horiek espetxean, 10 eta 13 hilabetez.
Euskal presoen eta iheslarien egoera konponbidean jarri nahian sortu zen Herrira, 2012an. 250 herri bilgunetik gora sortu ziren, eta, besteak beste, Herritarron Epaia egitasmoa antolatu zuten Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 197/2006 doktrina bertan behera utzi aurretik, baita Bilboko urtarrileko manifestaziorako deia egin ere 2013an.
AUZIPETUAK
Jexus Mari Aldunberri
Elduain, Gipuzkoa 1961
Herrira-ko kide zela atxilotu zuten Jesus Mari Aldunberri 2013ko irailaren 30ean, beste hamazazpi kiderekin batera. Gau bat pasatu zuen kartzelan, harik eta 20.000 euroko bermea ordaindu zuen arte.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.
Espetxe-zigor eskaera: 13 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra bi delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxe urteetarako ez ezik 10 urte gehiagorako ere bai. Terrorismoa jarraian goratzeagatik ere inhabilitazio eskaera du, espetxe zigorra baino 10 urte luzeagoa hori ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 16 hilabetez. 4.800 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Fran Balda
Arbizu, Nafarroa, 1967
Herrira-ko kide izatea egotzita, bi aldiz atxilotu dute Fran Balda. Lehena, 2013ko irailaren 30ean; bigarrena, abokatuen aurkako polizia operazioan, 2015eko urtarrilean. Bietan akusazio berak egotzi zizkioten, eta, espetxean hamar hilabete egin ostean, 10.000 euroko bermea pagatuta gelditu zen libre. Arbizuko hautetsi izan da EAE-ANVren eta Bilduren zerrendetan aurkeztuta.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea, terrorismoa finantzatzea eta baldintzapeko neurriak haustea.
Espetxe-zigor eskaera: 20 urte eta bost hilabeteko espetxe zigorra lau delituengatik. 18 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Beste 20 urte gehiagoko inhabilitazio eskaera du terrorismoa jarraian goratzeagatik eta terrorismoa finantzatzeagatik.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 36 hilabetez. 10.800 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Isuna: 1.800 eurokoa, baldintzapeko neurriak hausteagatik.
Javier Carballido
Barakaldo, Bizkaia, 1972
Herrira-ko kide izatea leporatu arren, 2015eko sarekadan atxilotu zuten, hamabi abokaturekin eta Herrira-ko kide izateaz akusatutako beste hiru kiderekin batera. Urtebete egin zuen espetxean auzi horrengatik, 2016ko otsailera arte.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa finantzatzea.
Espetxe-zigor eskaera: 17 urteko espetxe zigorra bi delituengatik. 14 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Beste 10 urteko inhabilitazio eskaera du terrorismoa finantzatzeagatik.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 20 hilabetez. 6.000 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Amaia Esnal
Urnieta, Gipuzkoa, 1979
Atxilotu zutenean, 2013ko irailean, Herrira-ko bozeramailea eta Gipuzkoako arduraduna zen Amaia Esnal. Aske utzi zuten, behin-behineko neurriak ezarrita. Aurrez ere atxilotu zuten, 2009ko urriaren 13an, Bateragune auzikoen aurkako sarekadan. Orduan, fiskalak 10 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Esnalentzat, baina epaileak absolbitu egin zuen.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.
Espetxe-zigor eskaera: 13 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra bi delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 16 hilabetez. 4.800 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Joxean Fernandez
Gasteiz
2005ean gelditu zen libre, espetxean 22 urte egin ostean. ETAko kide izatea egotzita bete zuen zigorra. Libre gelditu ostean, parte hartu zuen elkarbizitzaren inguruko hainbat hitzalditan, eta askotariko biktimen topaketetan izan zen. Polemika piztu zuen, esaterako, 2015ean Espainiako Kongresuan egitekoa zen topaketak. Azkenean, ez zuten egin. 2014an, ezker abertzaleko hainbat emakumek salatu zuten sexu erasoak egin zizkiela, eta, barne prozesu bat ireki ostean, Sortutik bota zuten 2015ean.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.
Espetxe-zigor eskaera: 15 urteko espetxe zigorra bi delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 13 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 18 hilabetez. 5.400 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Bi urtekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urte eta erdirakoa.
Jon Garai
Antsoain, Nafarroa, 1978
Batasunako Mahai Nazionalaren aurkako operazioan atxilotu zuten, 2007ko urriaren 5ean, beste 22 kiderekin batera. Espetxean egon zen 2010era arte, eta baldintzapean gelditu zen aske, 50.000 euroko bermea ordainduta. Epaiketa izan zuten 2016an, eta, fiskalarekin akordioa eginda, espetxean ez sartzea lortu zuten inputatuek. Herrira-ko bozeramaile eta Nafarroako arduradun izan zen 2013an, atxilotu zituzten arte. Egun, Nafarroako EH Bilduko koordinatzailea da.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.
Espetxe-zigor eskaera: 13 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra bi delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 16 hilabetez. 4.800 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Nagore Garcia
Itziar Deba, Gipuzkoa, 1981
Herrira-ko Gipuzkoako taldeko langilea zen Nagore Garcia. Herrira-k Hernanin zuen egoitzan batzartuta zeudela atxilotu zuten. Arratsaldean bertan gelditu zen libre 20.000 euroko bermea ordainduta.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.
Espetxe-zigor eskaera: 13 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra bi delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 16 hilabetez. 4.800 euro, alegia.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 16 hilabetez. 4.800 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Gorka Gonzalez
Gasteiz, 1981
Arabako Herrira-ko kide zen Gorka Gonzalez. Lehen sarekadako gainontzeko hamazazpi kideen moduan, espetxera sartu, eta behin-behinean aske utzi zuten handik hiru egunera.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea, terrorismoa jarraian goratzea eta baldintzapeko neurriak haustea.
Espetxe-zigor eskaera: 14 urte eta bost hilabeteko espetxe zigorra hiru delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 16 hilabetez. 4.800 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Eneko Ibarguren
Azpeitia, Gipuzkoa, 1979
Gipuzkoako Herrira-ko kide zen Eneko Ibarguren. Lehen sarekadako gainontzeko 17 kideen moduan, espetxera sartu, eta behin-behinean aske utzi zuten handik hiru egunera.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.
Espetxe-zigor eskaera: 13 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra bi delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 16 hilabetez. 4.800 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Imanol Karrera
Antsoain, Nafarroa, 1988
Zuzenbidea ikasi du. Herrira-ko Nafarroako kide izatea leporatuta atxilotu zuten. Gero, LABeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuko langileen ordezkari izan zen, eta, egun, LABeko Nafarroako bozeramailea da.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea, terrorismoa jarraian goratzea eta baldintzapeko neurriak haustea.
Espetxe-zigor eskaera: 14 urte eta bost hilabeteko espetxe zigorra hiru delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 16 hilabetez. 4.800 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Isuna: 1.800 eurokoa, baldintzapeko neurriak hausteagatik.
Sergio Labaien
Iruñea, 1975
Kazetaria da; besteak beste, Gara-n eta Ahotsa.infon aritu da. Mozal legearen inguruko hainbat jardunalditan ere parte hartu du.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.
Espetxe-zigor eskaera: 13 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra bi delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 16 hilabetez. 4.800 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Ibon Meñika
Zamudio, Bizkaia, 1977
Jarraiko kide eta gazte erakunde horretako bozeramaile izan zen. Herrira-ko kide izateagatik atxilotu aurretik, beste bitan atxilotu zuten. Lehenean, Jarraiko kide izatea leporatu zioten, 2003an. Hiru urte geroago, berriz, ETA "finantzatzeko bonu" batzuen harira atxilotu zuten, baina 2007an absolbitu egin zuten. Jarraiko kide izateagatik, ordea, espetxean egon zen 2011ra arte. 2013an, atxilo hartu zuten Herrira-ko kide izateagatik.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.
Espetxe-zigor eskaera: 15 urteko espetxe zigorra bi delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 13 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 18 hilabetez. 5.400 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Bi urtekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urte eta erdirakoa.
Jon Mindegiaga
Ibarra, Gipuzkoa 1979
Mindegiaga 2002an atxilotu zuten lehen aldiz, guardia zibilek, eta bost urteko zigorra bete zuen osorik, ETAri laguntzea egotzita. 2007ko irailean atera zen kartzelatik. Herrira-ren aurkako 2013ko operazioan atxilotu ez bazuten ere, deklaratzera deitu zuten inputatu gisa, eta hala egin zuen. 2015ean atxilotu zuten, Herrira-ko kide izatea egotzita.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.
Espetxe-zigor eskaera: 15 urteko espetxe zigorra bi delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 13 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 18 hilabetez. 5.400 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Bi urtekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urte eta erdirakoa.
Roberto Noval
Deustua, Bizkaia, 1977
Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidea izan zen, eta bozeramaile lanak ere egin zituen hainbat agerralditan. Egin Dezagun Bidea euskal presoen eskubideen aldeko plataformako kide ere izan zen. Herrira-ko kide izateagatik atxilotu zuten, 2013an.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.
Espetxe-zigor eskaera: 13 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra bi delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 16 hilabetez. 4.800 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Nagore San Martin
Zizur Nagusia, Nafarroa, 1974
Abokatuen kontrako polizia operazioan atxilotu zuten, 2015ean, Herrira-koa izatea egotzita.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa finantzatzea.
Espetxe-zigor eskaera: 17 urteko espetxe zigorra bi delituengatik. 14 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Beste 10 urteko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa finantzatzeagatik.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 20 hilabetez. 6.000 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Oscar Sanchez
Erromo, Bizkaia, 1989
Herrira-ren kontrako polizia operazioan atxilotu zuten, 2013ko irailean, Hernaniko egoitzan. Atxiloaldia amaituta utzi zuten aske, baldintzapean.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.
Espetxe-zigor eskaera: 13 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra bi delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 16 hilabetez. 4.800 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Jose Manuel Ugartemendia
Errenteria, Gipuzkoa, 1960
Herrira-ko kide izateagatik atxilotu zuten Ugartemendia, 2013an, eta karguekin aske utzi zuten gero. Aurrez, sei urteko zigorra bete zuen Frantziako Estatuan, etakide izatea egotzita. 2011n utzi zuten aske.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.
Espetxe-zigor eskaera: 14 urteko eta sei hilabeteko espetxe zigorra bi delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 13 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 18 hilabetez. 5.400 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Bi urtekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urte eta erdirakoa.
Eneko Villegas
Atarrabia, Nafarroa, 1985
2010. urteko abenduan ere atxilotu zuten, Segiko kide izatea egotzita, eta 2014an epaitu zuten, beste 27 gazterekin batera. Beste gehienen gisan, torturak salatu zituen: inkomunikazio aldia "infernu bat" izan zela kontatu zuen. Hamabost hilabete eman zituen atxiloaldi prebentiboan, eta absolbitu egin zuten azkenean, 2015eko maiatzean. Tartean, Herrira-ren aurkako operazioan atxilotu zuten, 2013an.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.
Espetxe-zigor eskaera: 13 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra bi delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 16 hilabetez. 4.800 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Beñat Zarrabeitia
Bilbo, 1983
Kazetaria da Beñat Zarrabeitia; gaur egun, aurkezle eta komunikazio arduradun ari da Hamaika telebistan. 2013ko polizia operazioan atxilotu zuten, Herrira-ko kide izatea egotzita, eta karguekin libre utzi zuten atxiloaldia amaitu ondoren.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.
Espetxe-zigor eskaera: Bi delituengatik 13 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 16 hilabetez. 4.800 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Ane Zelaia
Gasteiz, 1985
Magisteritza ikasketak egin zituen Ane Zelaiak, eta irakaslea da lanbidez. Gasteizko alde zaharreko Goian elkartean eta Santo Domingo Bizirik taldeetan aritzen da, eta Bizikoopon etxebizitza kooperatibako kidea ere bada. Arabako Herrira-ko kidea zen atxilotu zutenean, 2013ko polizia operazioan. Karguekin libre utzi zuten hiru egunen buruan.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea, terrorismoa jarraian goratzea eta baldintzapeko neurriak haustea.
Espetxe-zigor eskaera: 14 urte eta bost hilabeteko espetxe zigorra hiru delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 16 hilabetez. 4.800 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Ekain Zubizarreta
Arrasate, Gipuzkoa, 1982
Humanitateak eta Enpresaritzan lizentziatua da Ekain Zubizarreta, eta euskara aholkulari gisa ari da lanean gaur egun. Anger musika taldeko kidea ere bada. 2013ko polizia operazioan atxilotu zuten, Herrira-ko kide izatea egotzita, eta karguekin libre utzi zuten atxiloaldia amaitu ondoren.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea eta terrorismoa jarraian goratzea.
Espetxe-zigor eskaera: 13 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra bi delituengatik. 12 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako. Espetxe zigorra baino 10 urte gehiagoko inhabilitazioa eskatu diote terrorismoa jarraian goratzeagatik ere.
Isunak: Egunean 10 euroko isuna 16 hilabetez. 4.800 euro, alegia.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Bitartekariak
Bitartekariak
2012ko uztailean aurkeztu zuten bitartekari taldea, EPPK gizarte eragileekin harremanetan jartzeko asmoz. Zehazki, "eragileei mintzaidetzarekiko harremanak ireki eta garatzeko erraztasunak ematea" zen helburua. 25 laguneko taldea zen, zenbait preso ohi eta abokatuk osatua. 2014ko urtarrilaren 8an, zortzi lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak —espetxeratu egin zituzten—, eta abokatuen bi egoitza eta atxilotuen etxebizitzak miatu zituzten. Beste bat ere —Naia Zuriarrain— inputatu zuten gero.
AUZIPETUAK
Mikel Almandoz Erbiti
Iruñea, 1971
2003ko abenduan atxilotu zuten, Frantziako Lons herrian, baina ez zuten epaitu 2009ra arte. Europako Giza Eskubideen Auzitegira jo zuen Almandozek, eta hark arrazoi eman zion, "arrazoizko epean" epaitua izateko eskubidea zuela eta. Zigorra beteta, 2012an geratu zen aske. Bitartekari taldean aritu zen 2014an atxilotu zuten arte, eta urtebete eta bi hilabete egin zituen preso, behin-behinean.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 12 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 13 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Bi urtekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urte eta erdirakoa.
Asier Aranguren Urroz
Iruñea, 1973
21 urte zituela, urtebete egin zuen preso Espainiako soldadutzari intsumiso izateagatik. 2003an atxilotu berriz, Bordele inguruko Saintes herrian, eta preso izan zuten 2010 arte, ETAko kide izatea egotzita. 2014an berriz atxilotu zuten, bitartekarien aurkako operazioan. Hain justu, egun horietan estreinatu zen Aranguren protagonista duen Asier ETA biok filma, Aitor Merino zuzendariarena.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 12 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 13 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Bi urtekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urte eta erdirakoa.
Jose Luis Campo Barandiaran
Donostia, 1957
1980ko hamarkadan ihes egin zuen Donostiatik, eta 2004an atzeman zuten, Frantziako Chatellerault herrian, beste bi lagunekin batera. ETAko kide izatea egotzita, hamar urteko zigorra jarri zion Frantziak, eta aske geratu zen 2011ko uztailean. Bitartekari taldean hasi zen gero, 2014an atxilotu zuten arte.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 14 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 15 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Bi urtekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urte eta erdirakoa.
Jon Enparantza
Donostia, 1968
Denbora luzez bakartuta eduki zuten Enparantza, 2014ko operazioaren ondoren. Bi urtetik gora egin zituen "muturreko eran", eta 25.000 euroko bermearekin irten zen, 2016ko martxoan. Besteak beste, Europako abokatu elkarte batzuek salatu zuten haren eta Zuluetaren egoera. Aurrez ere atxilotu zuten, 2010eko apirilean, eta abendura arte izan zuten preso.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista bateko zuzendaritzan parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 14 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 15 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Bi urte eta zazpi hilabete eta urtebete zaintzapean espetxetik kanpo (bost hilabete egingo ditu preso).
Inhabilitazioa: Lau urterakoa.
Egoitz Lopez de Lacalle Uribarri
Otxandio, Bizkaia, 1979
1997an atxilotu zuten lehen aldiz, kale borrokako ekintza batzuetan parte hartzea leporatuta, baina aske utzi zuten ondoren. 2001ean, Segi-Haikaren aurkako operazio baten barruan atxilotu zuten, eta lau urte egin zituen behin-behinean preso. Bitartekari taldean aritu zen 2014an atxilotu zuten arte.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 12 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 13 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Aintzane Orkolaga Etxaniz
Donostia, 1955
Hendaian (Lapurdi) bizi izan da Orkolaga, eta 2001ean atxilotu zuten, Auchen (Frantzia), Tolosa mendebaldean. 2009an kanporatu egin zuen Frantziak, etakide izateagatik jarritako zigorra bete ondoren. Bitartekari taldean aritu zen 2014an atxilotu zuten arte.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 12 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 13 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Bi urtekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urte eta erdirakoa.
Aitziber Sagarminaga Abad
Bilbo, 1975
2004ko azaroan atxilotu zuen Guardia Zibilak, ETArekin lotura izatea egotzita, Bizkaian egindako sarekada batean. Atxiloaldian torturatu egin zutela salatu zuen, eta bost urteko zigorra bete ondoren irten zen espetxetik, 2009an. Bitartekari taldean hasi zen gero, 2014an atxilotu zuten arte.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 12 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 13 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Bi urtekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urte eta erdirakoa.
Arantza Zulueta Amutxastegi
Bilbo, 1962
Euskal presoen artean abokatu ezaguna da Zulueta; 1991tik aritu da lan horretan. Besteak beste, 18/98 auzian eta ezker abertzaleko buruzagien aurkako hainbatetan aritu izan da, eta EPPKren bitartekari gisa lan egin du azken urteetan. 2014an atxilotu ondoren, 3 urte eta hilabete bat egin zituen preso, baldintza gogorretan bakartuta. Aurrez, 1993an, 2010ean eta 2011n ere atxilotu zuten.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista bateko zuzendaritzan parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 14 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 15 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Hiru urte eta sei hilabetekoa eta urtebe zaintzapean espetxetik kanpo (bost hilabete egingo ditu preso).
Inhabilitazioa: Bost urterakoa.
Naia Zurriarain Mendiguren
Bilbo, 1977
1997an, Espainiako Poliziak atxilotu eta inkomunikatuta eduki zuten hiru egunez; torturak salatu zituen Zuriarrainek. Deklaratu ondoren, aske utzi zuten. 2002an, berriz, Frantziako Poliziak atxilotu zuen, eta aske geratu zen 2008an, etakide izatea leporatuta Frantziak jarritako zigorra bete ondoren. Bilbon aritu zen lanean Zuluetaren-eta abokatu bulegoan, eta 2010eko apirilean berriz atxilotu zuten, abokatuen aurkako operazio batean; torturak salatu zituen berriz, sexu erasoak tartean. 2011ko martxoan askatu zuten, eta, atxilotu ez zuten arren, 04/08 sumarioan auzipetu zuten gero.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean laguntzea.
Espetxe-zigor eskaera: 8 urteko espetxe zigorra, 6 urteko zaintzapeko askatasuna eta 6.600 euroko isuna.
Inhabilitazio eskaera: 10 urteko inhabilitazio osoa.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: Bi urtekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urte eta erdirakoa.
Abokatuak
Abokatuak
2015eko urtarrilean egin zuen Guardia Zibilak euskal presoen abokatuen eta beste lau lagunen aurkako operazioa. Hamabi abokatu atxilotu zituzten, eta, deklaratu ondoren, baldintzapean aske geratu ziren abokatuak eta Herrira-ko kide bat —beste hirurak espetxeratu egin zituzten—. Atxiloketak egiteaz gain, Hernaniko, Iruñeko, Gasteizko eta Bilboko abokatuen egoitzak miatu zituzten. Iñaki Goioaga senataria zen garai hartan, eta ez zuten atxilotu, baina inputatu egin zuten gero.
AUZIPETUAK
Arantza Aparicio Lopetegi
Donostia, 1980
Euskal presoen abokatua, Gipuzkoan. Besteak beste, Segiren aurkako auzietan eta Josu Uribetxebarria zenaren kasuan aritu zen -gose greba luzea egin zuen larri gaixo zegoela, eta etxean preso zutela hil zen-.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Ainhoa Baglietto Gabilondo
Zarautz, 1971
Euskal presoen abokatua izan da, urte luzez, Gipuzkoan. AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eta Askatasunaren aurkako epaiketan hartu zuen parte, besteak beste, baita Parot doktrina deitutakoaren aurkako lanean ere. Josu Uribetxebarria zenaren kasua ere berak eraman zuen —gose greba luzea egin zuen larri gaixo zegoela, eta etxean preso zutela hil zen—.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Jaione Karrera Ziriza
Antsoain, Nafarroa, 1981
Euskal presoen abokatua da, Nafarroan. Besteak beste, Segiren eta Batasunaren aurkako epaiketa handietan hartu izan du parte. 2015eko urtarrilean atxilotu zuten.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Iñaki Goioaga Llano
Bilbo, 1958
Euskal presoen abokatua izan da urte luzez, eta Espainiako Gorteetan senatari autonomiko (EH Bildu) izendatu zuten 2013an, Eusko Legebiltzarrean. 2016a amaitu arte eutsi zion kargu horri. Tarte horretan izan zen abokatuen aurkako operazioa: Goioaga ez zuten atxilotu, foruduna zelako, eta Espainiako Auzitegi Gorenaren esku geratu zen haren inguruko auzia —Auzitegi Nazionalari pasatu zion gero, 2017ko urtarrilean, forua galtzean—. Lehenago ere leporatu izan diote Goioagari "erakunde terroristako kide" izatea. 2009an atxilotu zuten akusazio horrekin, eta, ia bi urtez espetxean eduki ondoren, absolbitu egin zuten.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Ane Ituiño Perez
Bilbo, 1981
Urte luzez TAT Torturaren Aurkako Taldean egindako lanagatik da ezaguna Ituiño. Abokatu gisa, tortura kasu ugari aztertu izan ditu, eta Giza Eskubideetan eta Generoan eta Berdintasunean espezializatua da. Espainiako Estatuko auzitegietan ez ezik, Europakoetan ere aritu izan da.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Amaia Izko Aramendia
Iruñea, 1971
Euskal presoen abokatua urte luzez, Nafarroan. Besteak beste, Segiren eta Batasunaren aurkako epaiketa handietan eta Parot doktrina deitutakoaren aurka aritu izan da, baita Altsasuko auzian ere. 11/13 auzian, Madrilen atxilotu zuten, 2015eko urtarrileko sarekada izan zenean Batasuna, EHAK eta ANVko kideen aurkako epaiketan jardutekoa baitzen. Sortuko bozeramaile izana da, eta, ekainaz geroztik, Iruñeko zinegotzia da EH Bildurekin.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Eukene Jauregi
Bilbo, 1984
2010ean hasi zen abokatu lanetan, eta Askapenaren aurkako epaiketan jardun zuen, besteak beste. 11/13 auzian, Madrilen atxilotu zuten, 2015eko urtarrileko sarekada izan zenean Batasuna, EHAK eta ANVko kideen aurkako epaiketan jardutekoa baitzen.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Aiert Larrarte Aldasoro
Hernani, Gipuzkoa; 1976
Euskal presoen abokatua izan da, Gipuzkoan. Besteak bete, TAT Torturaren Aurkako Taldean aritu zen urte luzez, eta Jarrai-Haika-Segi gazte antolakundeen aurkako epaiketetan ere jardun izan du.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Kepa Mantzisidor Txirapozu
Mundaka, Bizkaia; 1979
Euskal presoen abokatua, Bizkaian. Segiren aurkako epaiketetan aritua da, besteak beste.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Onintza Ostolaza Arruabarrena
Oiartzun, Gipuzkoa; 1982
Euskal presoen abokatua, Gipuzkoan. Segiren aurkako epaiketetan aritua da, besteak beste.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Atxarte Salvador Navarro
Bilbo, 1977
Euskal presoen abokatua, Bizkaian. Segiren aurkako epaiketetan aritua da, besteak beste.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Alfonso Zenon
Muskiz, Bizkaia; 1970
Euskal presoen abokatua izan da urte luzez, Bizkaian. 2014ko martxoan, Bilboko auzitegiak zigortu zuen, Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu zela, haren aurka "irainak" egitea leporatuta. Ertzaintzak 2010ean egindako operazio baten harira, Zenonek salatu zuen "Aresen aginduetara" zeuden ertzainek torturak erabili zituztela —atxilotuek torturak salatu zituzten—. Azkenean, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak absolbitu egin zuen. Besteak beste, Parot doktrinaren auzian aritu zen, eta tortura kasu ugari salatu izan ditu.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Haizea Ziluaga Larreategi
Bilbo, 1979
Euskal presoen abokatua. Besteak beste, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eta Askatasunaren aurkako auzian aritu zen, eta parte hartu zuen D3M Demokrazia 3.000.000 hauteskunde plataformaren aurkezpenean ere. 2010ean, Segiren aurkako operazio batean atxilotu zuten, Aranjuez (Madril) espetxeko atarian. 11/13 auzian, Madrilen atxilotu zuten, 2015eko urtarrileko sarekada izan zenean Batasuna, EHAK eta ANVko kideen aurkako epaiketan jardutekoa baitzen.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Jaiki Hadi
Jaiki Hadi
Euskal gatazkaren ondorioz Espainiako eta Frantziako estatuen aldetik osasun kalteak izan dituztenak artatzeaz arduratzen den elkartea da. Psikologoek, psikiatrek, medikuek eta bestelako profesionalek osatzen dute plataforma. Besteak beste, euskal presoen osasun jarraipena egiten dute, eta presoen senideei, preso eta iheslari ohiei eta torturatu dituztenei terapia psikologikoa eskaintzen diete. Horretaz gain, espetxean larri gaixo diren presoen osasunaren jarraipen txostenak egiten dituzte.
2015eko martxoaren 25ean atxilotu zituzten, Etxerat-eko beste bi kiderekin batera, Fernando Arburua eta Oihana Barrios. Baldintzapean aske gelditu ziren guztiak, batzuk bermepean.
AUZIPETUAK
Fernando Arburua
Zugarramurdi, Nafarroa, 1953
Altsasuko (Nafarroa) apeztegian sartu zen 11 urterekin, baina ez zituen apaiz ikasketak amaitu. 1981ean atxilotu zuten, ETAko kide izatea leporatuta, eta 23 urte egin zituen espetxean, guztira. 2004an gelditu zen aske. Jaiki Hadiko kide da, psikologoa, eta 2015ean atxilotu zuten. Atxilotu eta bi egunera aske gelditu zen, 15.000 euroko bermea pagatu eta gero.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Oihana Barrios
Iruñea, 1980
Euskal presoen psikologoa izan da urtetan eta Jaiki Hadi-ko kidea da Oihana Barrios. Besteak beste, torturak jasan dituzten pertsonak artatu ditu, eta aditua da Istanbulgo Protokoloa tortura jasan dutela salatu dutenei aplikatzeko Nazio Batuen Erakundeak lehenetsitako metodo zientifikoan. Atxilotu eta bi egunera aske gelditu zen, 15.000 euroko bermea pagatu eta gero.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Etxerat
Etxerat
Euskal presoen eta iheslarien senide eta lagunen elkartea da Etxerat. Besteak beste, aholkularitza eta laguntza eskaintzen dizkiete senide eta lagunei, presoen eta iheslarien inguruko egoerari dagozkion salaketak eta aldarrikapenak egiten dituzte, eta "jatorri eta ideologia ezberdinetako" senide eta lagunen arteko "bilgune" da, elkartearen arabera.
2015eko martxoaren 25ean atxilotu zituzten Etxerat-eko Izaskun Abaigar eta Nagore Lopez de Luzuriaga, Jaiki Hadiko beste bi kiderekin batera. Baldintzapean aske gelditu ziren guztiak, batzuk bermea ordaindutakoan.
AUZIPETUAK
Izaskun Abaigar
Kanpezu, Araba, 1986
Etxerat-eko bozeramaile eta langilea izan zen Izaskun Abaigar, harik eta Guardia Zibilak Etxerat-eko beste kide batekin eta Jaiki Hadi-ko beste birekin batera 2015eko martxoaren 25ean atxilotu zuten arte. Bi egunez preso egon ostean, libre gelditu zen 15.000 euroko bermea ordainduta.
Egozten dioten delitua: Erakunde terrorista batean parte hartzea.
Espetxe-zigor eskaera: 11 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko zaintzapeko askatasuna.
Inhabilitazio eskaera: Berezia 12 urterako, lan edo kargu publikorako, eta osoa espetxealdirako eta 10 urte gehiagorako.
Akordioak jasotzen dituen zigorrak
Espetxe zigorra: urtebete eta sei hilabetekoa.
Inhabilitazioa: Hiru urterakoa.
Nagore Lopez de Luzuriaga
Agurain, Araba, 1981
Psikologoa da Nagore Lopez de Luzuriaga. Psikologo eta psikoterapeuta gisa egiten du lan, baina EHUko irakasle ere izan da Donostiako Ibaetako Campusean. Atxilotu zutenean, 2015ean, Etxerat-eko langilea zen. Aske gelditu zen handik bi egunera, 15.000 euroko bermea ordaindu ostean.