Frantziako Polizia ETAren armak zeuden gordelekuetako batera iritsi zeneko bideoa erakutsi dute, frogatzeko erabateko kooperazioa izan zela armagabetzean.
Retegi II.ak, Irujok eta Maizek dute txapel gehien binaka: bost. Maiz da atzelari bakarra. Zabaletak irabazten badu, batu egingo zaio. Hala bada, «plazerez» egingo dio tokia. Halere, ohartarazi du «oso partida zaila» izango duela. Altuna goraipatu du.
Bukatu da 23. Korrika, eta balorazio ona egin du AEK-k. Aurrera begira jarri dira: lekukoa hartzetik harago, erakundeei hizkuntza politika sendoak egiteko eskatu diete: «Euskarak izan behar du ardatza; egun, ez da».
Manuel Lezertua EAEko Arartekoak 2023ko txostena erregistratu du Eusko Legebiltzarrean. Hezkuntza Sailaren matrikulazio prozesuaz eta Osakidetzako lehen arretaz kexu dira herritarrak.
Artedrama Euskal Laborategiak antolatutako antzerki topaketek euskal antzerkiaren hiriburu bilakatuko dute Aulesti, apirilaren 1etik 6ra bitartean. Hemeretzigarren urtea dute.
Eusko Legebiltzarrean leku bat izateko borrokan ari diren alderdien zerrendetan emakumeak dira nagusi, baina genero aldetik estuagoa da banaketa goi postuetan.
Euskarazko eduki digitalak kontsumitzeaz gain ekoizten ere hasteko, Memeka lehiaketa antolatu dute Iametzak eta Azkue fundazioak. 15 eta 18 urte bitartekoentzat pentsatua dago, eta apirilaren 21era arte dago memeak sortzeko aukera.
Artedrama Euskal Laborategiak antolatutako antzerki topaketek euskal antzerkiaren hiriburu bilakatuko dute Aulesti, apirilaren 1etik 6ra bitartean. Hemeretzigarren urtea dute.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
1924ko martxoaren 16an, Angel Sopeñak Txarlazo ondoko monolito ikusgarria eskalatu zuen, bakar-bakarrik. Euskal Herriko lehen eskalada izan zen, mugarri bat euskal mendizaletasunaren historian.
Itxurazko normalizazio baten azpian gertatzen diren botere desorekak dira Sarrionandiaren kezka literario nagusia, idazleak aitortu duenez, eta horren froga dira argitaratu dituen azken bi liburuak ere.