
Indarkeria matxista
Sexu askatasunaren legea aldatzeko proposamen bat aurkeztuko du PSOEk Espainiako Kongresuan
Asteburuan 'Soilik baietz da baietz' legea moldatuko dutela iragarri du Espainiako Gobernuak, baina Berdintasun Ministerioko iturriek zehaztu dute erreforma batek ez dituela kondena berrazterketak geldiaraziko, eta legea ondo aplikatzean dagoela giltza; horretarako, «premiazko» neurri sorta bat proposatu du.