
Ezkaurre. 2.050 m. Itxura batean Ezka (Erronkaribarko ibaiaren izena) eta aurre 'aitzin' hitzez osaturik badago ere, esanahi ilunekoa da.
Mikel Belasko
Ezkaurre. 2.050 m. Itxura batean Ezka (Erronkaribarko ibaiaren izena) eta aurre 'aitzin' hitzez osaturik badago ere, esanahi ilunekoa da.
1.078 m. Ziurrenik -tza atzizkiaz osaturik, aurreneko osagaia iluna bada ere.
Aloña-Gorgomendi. 1.248 m. Oñati. Esanahi ezezaguna, nahiz eta L.M. Mujikak oin hitzarekin lotzea iradoki zuen.
Lizarrusti. 620 m. Ataun-Etxarri Aranatz. 'Leizeko hurrizti'.
Alleko. 1.011 m. Aralar. Etxarri Aranatz. Esanahi ilunekoa.
Gorbeia. 1.481 m. Esanahi ilunekoa, nahiz eta teoria asko eraiki diren hori azaltzeko.
Aizkorri. 1.528 m. 'Haitz edo harri gorria; edo haitz larrutua'.
Aitxuri. 1.551 m. 'Haitz edo harri zuria'.
Aketegi. 1.549 m. 'Akerrak dauden tokia', ziurrenik.
Auñamendi/Anie. 2.504 m. 'Antxumeen mendia' (edo ipar haizeak jotzen duen mendia). Zubereraz ahü'ñe 'antxume' (rerronkarieraz añe, zaraitzeraz a[g]uña), baina kontuan hartzekoa ere ahun 'ipar mendebaldeko haizea'