2017-2018 urtea mendi eskiko lasterketetarako aproposa izan da. Negu osoan ez da astebeteko Antizikloirik egon. Presio bajuak eta elurte-euriteak etengabeak izan dira. Prezipitazio ugari eta tenperatura gora-behera nabarmenak, elurjausien bazka izaten dir
Sierra Nevadara iritsi gabe nengoen orain arte.
9 ordutako bidaia da Granadara, 10 ordu Alpeetara, eta Alpeetan mendian ibiltzeko aukerak ugariagoak dira. Horregatik, orain arte iparreruntz jo izan dugu.
Edisonek bonbila asmatu zuenean 1000 saiakera egin omen zituen. Gu ere ari gara saiakera batzuk egiten Erraldoi Txuriak eskiekin jarraian egiteko. Hemen bigarren zatiaren kontakizuna
Elgoibartarrontzat esku-eskura dago edozein egunetan karakatera igotzea, zorioneko gara horretan. Horregatik, erlazio berezia dago elgoibartarron eta muskurutxuko "Muneta" izeneko tontor honen artean
Midi Bigorre aukera polita izaten da lehenengo eski egun honetarako, Tourmaletetik doan bide batetan elurra pilatzen delako, eta mendian elur asko egon ez arren, eskiatzea posible izaten da.
Garai batetako mendizale/esploratzaileak tontorrak egiten hasi zirenean, mendizaleentzat pirinioen deskubrimenduan azkenetako bastioia izan zen mendia da Caperan de Sesques. Bere forma bitxiak kapera baten antza dauka
Grande Course, edo munduko mendi eskiko lasterketa garrantzitsuenak batzen dituen zirkuituan barruan dago Tour du Rutor lasterketa. Liga honetako lasterketen artean, Pierra Menta, Mezzalama, Adamello, Altitoy, Rutor eta PDG aurkitzen dira
2013 urteko apirilean Erraldoi txuriak izeneko mendi-eskiko lasterketa bat antolatu zuten Benasquen. Aneto, Posets eta Perdiguero tiroian egitea zan plana. Ibilbidea balizatu edo markatu gabe egongo zan, eta hornidurak aterpetxietan izango ziran.
Etxetik ordu erdi eskaxera eskiak jartzeko aukera edukitzea luxu bat da. Aurtengoan, bi astebukaeratan hiru egun eskiatzeko aukera eduki dut Aizkorri-Aratz parke naturalean, eta urteko eskiada onenak bertan egin ditudan sentsazioaz geratu naiz gainera.
Nire inguruan ohitura txar asko ikusten ditut, eta lasterketetatik eratorritakoak direla pentsatzen dut; horietako bat da aluminiozko kranpoiak mendian lasai erabiltzea. Niri ez zait gustatzen.
Azkoitiako Anaitasuna mendi elkarteak antolatutako elurjausi ikastaro baten berri izan nuen.
Nahiko obsesionatuta nago segurtasunarekin, eta aurten horrelakoren bat egitea aurrikusita neukanez, apuntatu egin nintzen!
Azaroaren azken astean bota zituen lehenengo elurrak. Ipar mendebaldetik sartu zen frentea eta ondorioz, ipar isurialdean metatu zen elur kantitate handiena. Ondoren antizikloia etorri zen