Euskarazko
egunkari nazionala

BERRIA Taldea, Euskarazko Komunikazio Taldearen (EKT) marka eta irudia da.

Eginkizuna


BERRIA 2003an Euskaldunon Egunkaria bortxaz itxi ondoren herri ekimenez sortutako euskarazko egunkari nazionala da, mundua eta Euskal Herria ulertzen laguntzen duen kazetaritza eskaintzen diena irakurleei.

Begirada propiarekin, Euskal Herritik eta Euskal Herrirako sortutako kazetaritza egiten du, kalitatezkoa eta fidagarria, jendearen behar eta kezkekin lerrokatua, independentea, menpekotasunik gabea eta sentsibilitate guztiei leku egiten diena.

Euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko eguneroko lanabes bat da BERRIA, eta izaera, adin eta jatorri guztietako euskal hiztunen elkargune izateko sortua da, baita euskalgintzaren eta kulturgile euskaldunen plaza izateko ere.

Era berean, Euskal Herriko gizarte pluralaren kohesioa sustatzen du, ahotsa emanez gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei.


Eginkizuna


Aurrerakoia eta feminista

Komunitatea, erdigunean


Komunitatearen ekarpenari esker bermatzen du BERRIAk bere independentzia.Komunitate horri esker dira posible etengabeko berrikuntza eta edukiak libre eta doan eskaintzen jarraitzea.

BERRIAk irakurleen eta publizitatearen ekarpenei esker lortzen ditu bere diru sarreren %70.

Horrek aukera ematen dio inolako menpekotasunik gabeko kazetaritza egiteko. Apustu horri eutsi nahi diogu, komunitatea gure jardunaren erdigunen jartzeko bideetan sakonduz.

Horregatik da ezinbestekoa ahal duten irakurleen ekarpen ekonomikoa. Herritarrek sortu zuten BERRIA, eta herritarrek egin behar dute BERRIA.


Nork osatzen du BERRIA


BERRIA TALDEA 223 langile profesional eta engaiatuek osatzen dute. Hauen ahaleginari esker argitartu eta banatzen da egunero BERRIA.

Kazetari, diseinatzaile, zuzentzaile, dokumentalista, kudeatzaile, administrari, telefonista, komertzial, informatikari, banatzaile eta marketin zein giza baliabideetako langile talde konprometitu bat, mundua eta Euskal Herria ulertzeko gakoak eskainiko dituen kalitatezko egunkari bat egiteko miraria posible egiten duena.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.