Beste aukera bat du Nafarroako Gobernuak «banaketa garbia» egiteko
1988. urtean sortu zuten Euskalerria irratia. Iruñerriko euskarazko irrati bakarra izan da, eta tokian tokiko informazioa eman duten bakarrenetakoa. Lizentziarik gabe eta egoera alegalean jarraitzen du, bi hamarkadaz lanean ibili arren. Aurten, beste aukera bat izango du Nafarroako Gobernuak irratiaren egoera normaltzeko: irratientzako 42 lizentzia banatuko ditu, Iruñerrian horietako bi. «Banaketa garbia izatea espero dugu, eta, behingoz, geure arazoa konpontzea», adierazi dute Euskalerria irratiko ordezkariek. Azken aldian gobernuak banaketa legez kanpo egin zuela esan dute epaileek birritan. Azken erabakiaren zain dago auzia. Adibide bat: UPNren esku dagoen gobernuak bideragarritasun azterketan puntu gehiago eman zizkion Net 21 irratiari; Euskalerria irratiak 24 bete ditu, eta Net 21 irratiak, berriz, porrot egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu