Bi kateetako albistegiak Juan Pedro Valentinen esku geldituko dira
Bat-egitearekin Cuatrok nabarituko duen aldaketarik nabarmenetako bat albistegiena izango da, Tele5ko jabeen ildoa sendotzen joango baita pixkanaka. Gaueko albistegia 20:00etara aurreratuko dute. Halaber, bi kateetako albistegien kazetari guztiak Atlas agentziaren gidaritzapean geldituko dira. Atlaseko zuzendari orokor berria Juan Pedro Valentin da. Tele5 eta Cuatro ondo ezagutzen ditu Valentinek. 1997. urtean Tele5ra iritsi zen, gaueko albistegia aurkezteko. Handik urtebetera, albistegi zuzendariorde izendatu zuten, eta 2000. urtean zuzendari bilakatu zen. 2006ko urtarrilean, Tele5k Valentin kendu eta Pedro Piqueras jarri zuen haren ordez. 2009ko urrian, Cuatro eta CNN+ kateetako albistegi buru izendatu zuten. Bi kateen eta CNN+ katetik datozen kazetariak batuko ditu orain Valentinek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu