Musika eta hitza elkartuko dituzte gaur, 19:00etan, Hernaniko Biteri kultur etxean, Jexux Eizagirreren Erritmoa, kazetariaren batuta liburua aurkezteko ekitaldian.
Aurkezpen «oso heterodoxoa» egingo dutela adierazi dute antolatzaileek. Roberto Pacheco eta Judith Montero musikariak arituko dira, zuzenean. Horrez gain, Hernani eta inguruko kontalarien jardunaren grabazioak aireratu eta bideoak erakutsiko dituzte. Hernaniko Kronika-ren historia gogoratuko dute, argazki esanguratsuen bidez.
Ekitaldi «heterodoxoa» egingo dute gaur, liburua aurkezteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu