Sakelako telefonoentzako eta tabletetarako aplikazioaren estreinaldia dela medio, Inaxio Esnaolak iritzi dio Hamaika telebistak euskararekin duen konpromisoa berretsi duela: «Garai berriak azkar doaz, eta erritmo horretara joaterik ez badugu ere, ezin gara atzean geratu». Hala, aurkezleak dio euskal hedabideek ardura handia dutela euskara norabide horretara bideratzeko.
«Hamaika telebistak lan handia egin du alde horretatik», azpimarratu du Esnaolak, «eta aplikazio hau horren eredu da». Kazetariak gogorarazi du aplikazioei dagokienez Euskal Herriko errealitatea euskaraz zuzenean emititzen duen lehen telebista katea dela Hamaika telebista. «Dena den, lan asko dugu egiteko», esan du.
Euskarak komunikazio teknologietan egon behar duela aldarrikatu du kateak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu