Eusko Jaurlaritza, EITBren arartekoa sortzearen aurka
EITBren ararteko figura sortzeko lege proposamena egin zuen duela egun batzuk Aralar alderdiak. Eusko Jaurlaritzak, berriz, ezezkoa eman dio proposamenari, eta arartekoa sortzearen aurka azaldu da. Gobernu Kontseiluaren arabera, «egungo legeak independentzia eta herritarren interesak bermatzen ditu legebiltzarkiden bitartez». Eusko Jaurlaritzak dioenez, EITBko Administrazio Kontseiluko presidenteak betetzen ditu interes horiek. Kargua hiru hilabetetik behin aldatzen dute, eta finkoa izan dadila eskatzen ari da Aralar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu