Bi urte iraun du EHUko bost irakasleek egindako ikerketak, eta, bien bitartean, euren jardunean nolabaiteko eragina izan duten bi gertaerei aurre egin behar izan diete.
Alde batetik, 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean EITBn izandako zuzendaritza aldaketa. Kudeatzaile berriak zeudenez, elkarrizketak bi taldeetako kideei egin behar izan zizkieten. Dena den, esan dute gobernu aldaketak ez duela ikerketaren balio zientifikoa aldatu.
Beste alde batetik, ikerketak iraun bitartean zuzendaritza biek hainbat jarrera izanda deitoratu dute, barne informazio jakin batzuk emateko garaian prestutasun falta garbia erakutsi dutelako.
Gobernu aldaketa eta zuzendaritzen jarrerak, ikerketaren zailtasunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu