Soilik Sevillak eta Betisek utziko diete irrati esatariei futbol zelaira sartzen

2011ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Ligako aurreneko jardunaldian Sevilla taldea izan zen irrati esatariei zelaira sartzen utzi zien bakarra. Bigarren jardunaldiari begira, Betisek ere adierazi du gauza bera egingo duela. Juan Kruz Lakastak azaldu duenez, Sevillako presidentea Ligarekin gerran sartu da telebista eskubideen kontura, eta hortik dator erabakia. «Oraingoz ondo datorkio Sevillari irratien alde egotea, baina, tarta banaketa aldatzen bada, erraz joko du irratien aurka».

Bestalde, Gol Television ordainpeko kateak iragarri du irrati kontakizunak entzuteko aukera kenduko duela kanonaren aferak irauten duen bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.