ESKUBALOIA

Bera Bera kopako txapeldun, finalean Zuazori irabazita

Donostiarrek 33-17 irabazi diete Barakaldokoei.

Bera Berako jokalariak, titulua ospatzen.
Bera Berako jokalariak, titulua ospatzen. / @RFEBalonmano

Berria -

2016ko apirilak 18

Historian aurrenekoz, euskal derbi bat jokatu da kopako tituluaren lehian. Aurrez aurre izan dira Bera Bera eta Zuazo, eta donostiarrak nagusitu dira finalean, aise. Bederatzigarren finala zuen Bera Berak, eta bosgarren kopa lortu du.

Partida hasiera-hasieratik jarri du kopa Bera Berak Donostiarako bidean, eta atsedenaldirako jada zazpi golen aldea zuen. 17-10. Zuazok, txapelketa zoragarria egin ostean, ezin izan du donostiarren erauntsia eten, eta bigarren zatian zabalduz joan da gol aldea. 

Finalaurrean, Bera Berak 13-16 irabazi zion Atletico Guardesi, eta Zuazok 21-22 Porriño etxeko taldeari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna