Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua Egun argiz, gau iluna agurtzeko

Publizitatea

Mundua

Kolonbiako bake prozesua

Egun argiz, gau iluna agurtzeko

Ekitaldi hunkigarri batean sinatu dute ituna Santosek eta Timochenkok. Presidenteak onartu du gatazka aspalditik datorrela eta desberdintasunek sortua dela, eta FARCeko buruak, berriz, barkamena eskatu du.
Juan Manuel Santos eta Rodrigo Londoño 'Timochenko', elkarri eskua ematen.
Juan Manuel Santos eta Rodrigo Londoño 'Timochenko', elkarri eskua ematen. Ricardo Maldonado / EFE

Kolonbiako Gobernuak eta FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek sinatu duten bake akordioak amaiera emango dio 52 urteko gatazka armatuari. Gaur gauerdian (arratsaldeko bostak Kolonbian) izenpetu dute akordio historikoa Cartagenan (Kolonbia) Juan Manuel Santos presidenteak eta Rodrigo Londoño Echeverri Timochenko gerrillako liderrak. Cartagenatik bertatik zuzeneko kontakizuna egiten ari da Adrian Garcia BERRIAko kazetaria:

Cartagena kazetari, militar eta poliziaz gainezka dago. Hainbat herrialdetako presidenteekin eta 2.500 gonbidaturekin baino gehiagorekin sinatu dute akordioa Juan Manuel Santosek eta Rodrigo Londoño Echeverri Timochenko-k, Julio Cesar Turbay Konbentzio Zentroan egin den zeremonia nagusian. Han, FARCi politikarako ongietorria eman die Santosek, eta Timochenkok hala azpimarratu du: "Inork zalantzarik ez dezala egin: armarik gabe goaz politikara". Bakea lortzeko Hugo Chavez Venezuelako presidente zenaren bitartekari lanak nabarmendu dituzte, eta baita Fidel Castro eta Kubarenak ere.

Santosek ekitaldiaren aurretik adierazi du prozesua ia duela sei urte hasi zela martxan jartzen, eta onartu du FARCekin izandako aurreneko "kontaktu ez-zuzena" 2010eko abenduan izan zela, presidente kargua hartu eta lau hilabete eskasera. Gobernuaren eta gerrillaren arteko bake negoziazioek ia lau urte iraun dute Kuban. Habanan garatutako elkarrizketetan birritan bildu dira Santos eta Timochenko modu publikoan.

Behin bake akordioa sinatuta, igandean, urriaren 2an, herritarrek akordioa babestu edo baztertu egin beharko dute galdeketan. Kolonbiako Auzitegi Konstituzionalak plebiszitua babestu zuen FARCekin adostutako bake akordioak berresteko mekanismo gisa. Hain zuzen ere, datorren igandeko galdeketa "errazteko", ELN Nazioa Askatzeko Armadak egun batzuetako su-etena iragarri du. "Ez dadila zalantzarik egon. Guk ez diogu jarri nahi oztoporik bake prozesuari", esan du Pablo Beltran ELN gerrillako kideak. Joan den martxoaren 30ean Kolonbiako Gobernuak eta ELNk bake negoziazioen fase publikoa abiarazi zuten Caracasen, baina Beltranek salatu du negoziazioak "izoztuta" daudela: "Gobernuak beste fase bat asmatu du, isilpeko fasearen eta fase publikoaren artean, eta modu ezberdinetan akordioak aldatzen saiatu da".

Publizitatea

Sortu kontua
Adrian Garcia (berriemaile berezia)

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak