Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua FARC-EPk mugimendu politiko bilakatzeko harturiko erabakia babestu du Sortuk

Publizitatea

Mundua

FARC-EPk mugimendu politiko bilakatzeko harturiko erabakia babestu du Sortuk

FARC-EPren X. Konferentzia Nazionalean izan dira Urko Aiartza eta Rufi Etxeberria, eta Kolonbiako bake akordioaren sinadura ekitaldian izango dira.
Urko Aiartza (Sortu), Rodrigo Londoño Echeverri 'Timochenko' (FARC-EP), Rufi Etxeberria (Sortu) eta Luciano Marin Arango 'Ivan Márquez' (FARC-EP).

2016-09-26 / Berria

Kolonbiako bake akordioaren sinadura ekitaldian egongo da Sortu, "bere babesa adierazi eta akordioaren balioa goresteko". Urko Aiartza eta Rufi Etxeberria Sorturen izenean izan dira FARC-EPren X. Konferentzia Nazionalean, eta bake prozesua bultzatzen jarraitzeko konpromisoa adierazi dute bake hitzarmenaren inplementaziotik aurrera ere. FARC-EPk mugimendu politiko bilakatzeko harturiko erabakia babestu du ezker abertzaleko alderdiak.

Hala ere, Sortuk "kezka handia" azaldu du ELN eta Kolonbiako Gobernuaren arteko elkarrizketak duen blokeoa dela eta: "Bi aldeei desblokeorako eginahalak indartzeko deia egiten diegu, alde guztien arteko bake iraunkor osoa erdiets dadin".

Etxeberria eta Aiartza, besteak beste, Rodrigo Londoño Echeverri Timochenko FARC-EPko komandante buruarekin eta Luciano Marin Arango Ivan Marquez FARC-EPko zuzendaritza nagusiko kide eta bake ordezkaritzako buruarekin bildu dira.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak