Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea 20. Korrika, Otxandiotik Iruñera

Publizitatea

Gizartea

Korrika

20. Korrika, Otxandiotik Iruñera

Martxoaren 30ean hasiko da euskararen aldeko lasterketa, eta apirilaren 9an helduko da Iruñera. 'Batzuk' leloa izango du.

2016-11-09 / Garikoitz Goikoetxea

Hogeigarren aldira iritsiko da Korrika datorren urtean, eta Korrika sortu zutenak omenduko dituzte aurten. "Euskalgintzaren, euskal kulturaren eta euskararen erreferentzia" bihurtu den egitasmoa sortzeagatik omenduko dituzte.

Bilbon amaitu zen aurreko Korrika, eta Bizkaian hasiko da oraingoa, Otxandion. Martxoaren 30ean hasiko da, ostegunarekin, eta apirilaren 9an amaituko Iruñean, igandearekin.

'Batzuk' leloa izango du hogeigarrenak; 'bat' eta 'zuk' hitzak batu dituzte. Azalpena, Asier Amondok, Korrikaren zuzendariak: "Hizkuntza, kultura, mundu 'bat' sendotzeko bidean, 'zuk' ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntz aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz".

Publizitatea

Sortu kontua
Garikoitz Goikoetxea

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak