Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea 'Zirkorrika', doinu balkanikoekin lasterka

Publizitatea

Gizartea

Korrika 20

'Zirkorrika', doinu balkanikoekin lasterka

20. Korrikaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Bideoa: Zirkorrika (AEK).

2016-12-14 / Berria

Otxandion hasi eta Iruñean amaituko da aurtengo Korrika, hainbat herritatik pasatuta. Xabier Zabalak doinua jarri die Uxue Alberdiren hitzei, eta lagun hauek ahotsa: Izarok, Pettik, Miren Narbaizak, Jurgi Ekizak eta Oihana Fernandezek.

Zirkorrika abestiak zirkoa eta korrika batzen ditu. Zirkoan oinarrituta dago, eta ekilibristak, funanbulistak, eskapistak, pailazoak eta batik bat ilusionistak bildu, eta denak kalean izango direla azpimatzen du: "Mundura aterako gara, herriz herri igaroko gara".

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ere hartu dute parte, baita Oreka TXko txalapartariek ere. Doinu balkanikoak ditu, eta Jarauta 69 txarangako kideek jarri diote musika.

Abestia Kaki Arkarazok grabatu du, eta Hiru Damatxok egin du bideoklipa.

Hona hemen hitzak:

Hizkuntzaren malabaristak,

akrobatak, trapezistak,

herri honen ilusionistak...

bidera atera gara, mundura atera gara,

herriz herri igaroko gara!

Bat, izan bat, egin bat,

Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,

bat eta batzuk gara,

hona-hara,

euskara bat, mundu bat.

Bi urteko ekilibristak,

su-irensle optimistak,

jaiotzetik ilusionistak...

bidera atera gara,

Korrika atera gara,

herriz herri igaroko gara!

Atso-agure kontortsionistak,

pailazoak, eskapistak,

euripean ilusionistak...

bidera atera gara,

mundura atera gara,

herriz herri igaroko gara!

Bat, izan bat, egin bat,

Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,

bat eta batzuk gara,

hona-hara,

euskara bat, mundu bat.

Ahots kordan funanbulistak,

fakirrak ta alkimistak,

ofizioz ilusionistak...

bidera atera gara,

Korrika atera gara, herriz herri igaroko gara!

Bizirauten espezialistak,

bi buruko aktibistak,

bihotzaren ilusionistak...

bidera atera gara,

herriz herri ibiliko gara!

Bat, izan bat, egin bat,

Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,

bat eta batzuk gara,

hona-hara,

euskara bat, mundu bat.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak