Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Iruñean atxilotutako gazteen gurasoek manifestazio isila antolatu dute biharko

Publizitatea

Politika

Errenteriako atxilotuak

Iruñean atxilotutako gazteen gurasoek manifestazio isila antolatu dute biharko

Errenterian (Gipuzkoa) egingo dute manifestazioa, 17:30ean, Gure seme-alaben etorkizunaren alde lelopean. Iruñean joan den larunbatean izandako "indarkeria ekintzak" gaitzetsi dituzte, eta auzia epaitegi arruntera itzultzeko eskatu dute.

2017-03-17 / Ikerne Zarate

Agerraldia egin dute gaur joan den larunbatean Iruñean atxilotutako lau errenteriar gazteen gurasoek. Horietatik hiru espetxeratzea agindu zuen epaileak astelehenean, eta laugarrena aske utzi zuten atxilotu eta ordu batzuetara, adingabea zelako. Laurei egotzi die epaileak "desordena publikoa eta terrorismoa", eta, horrenbestez, Espainiako Auzitegi Nazionalera bidali du auzia.

Hiru espetxeratuen gurasoak dozenaka herritarrek babestuta azaldu dira Mikelazulon egin duten agerraldian. Biharko Errenterian Gure seme-alaben etorkizunaren alde lelopean deitu duten manifestazio isilaren berri eman dute. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da, herriko plazatik. Manifestua irakurri dute. Patxi Petrirenak euskaraz, eta Marisa Mujikak gazteleraz. Iruñean joan den larunbatean izandako "indarkeria ekintzak" gaitzetsi dituzte, eta erantsi dute beren semeek ez zekitela bertan egin zen manifestaziorako baimenik ez zela eskatu, "ezta biolentoa izango zenik ere".

Ikasi eta lan egiteaz gain, esan dute hiru gazteek "konpromiso irmoa" dutela aktibismo sozialarekin: "Elikagaien banku solidarioa antolatzen dute, musika kontzertuak, hitzaldiak eta kultur proiektuak".

Eskaera zehatzak egin dituzte gazteen gurasoek manifestuan. Auzia epaitegi arruntera itzultzeko eskatu dute, eta gazteak behin-behinean aske uzteko: "Indarkeria ekintzak eta ekintza terrorista gisa kalifikatuta egin nahi duten gertaeren estrapolazioak ez dutelako ezertan laguntzen guk eta gure semeek desio dugun elkarbizitza baketsurako prozesua".

Horren harira, erakundeei, herriari, familiari eta lagunei oro har laguntza eskatu diete, "semeak etxera ekartzeko desio zilegia" egia bihurtzeko, "gaur bihar baino hobeto", eta bide horretan sortutako indarra "erreibindikazioen borondate baketsu zorrotzak" gidatu dezala eskatu dute. Ildo horretan sakondu dute, eta argi esan dute ez dutela onartuko inoren "bortxazko injerentziarik edo manipulaziorik" . Manifestu hori euren zein euren semeen desioa dela gaineratu dute, amaitzeko: "Iruñeko espetxetik hala berretsi dute hirurek".

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak