Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kultura Juanba Berasategi hil da

Publizitatea

Kultura

HILBERRIA

Juanba Berasategi hil da

Duela hiru aste inguru minbizia antzeman zioten, eta, tratamendua jasotzen hasi arren, ezin izan du gainditu.
Juanba Berastegi, Euskal Zinemaren Galan, Donostiako 2013ko Zinemaldian.
Juanba Berastegi, Euskal Zinemaren Galan, Donostiako 2013ko Zinemaldian. Jon Urbe / Argazki Press

2017-04-28 / Berria

Juanba Berasategi zinemagilea hil da, 66 urterekin, minbizi baten ondorioz. Animaziozko ikus-entzunezkoen munduan lan egin zuen Berasategik, eta aitzindaria izan da Euskal Herrian: 26 urte baino ez zituela, Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen Ekialdeko izarra film laburra (1977).

Urte gutxira Fernando Amezketarra ekoiztu zuen: 35 mm-tan ekoiztutako lehen euskal film laburra izan zen, gerora, telebistako emanaldi arrakastatsua izan zena.

Berak egina da euskarazko animaziozko lehen film luzea, Kalabaza tripontzia, 1985ean; sarean dago ikusgai [lerroon azpian]. Ipar haizearen erronka izan zen bigarrena, 1992an. Animazioan bertan, Tormeseko itsumutila animaziozko filma aurkeztu zuen DVDan 2014an, Orixeren itzulpenean oinarrituta.

Tartean, beste hamaika proiektu zuzendu ditu, "euro batekin hiru euroko produktua eskainiz", berak esan zuen moduan. Produktore lanetan ere aritu zen. Berasategiren lan askok sari garrantzitsuak jaso dituzte. Besteak beste, Zinemira saria eta Abadia saria. Horrez gain, Euskal Ekoizleen Elkarte Independentearen presidente izan zen hainbat urtetan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak