Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri dio Hala Bediri

Publizitatea

Gizartea

Gizartea

Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri dio Hala Bediri

Irrati libreko kazetari baten aurkako salaketa jarri du Segurtasun Sailak, Errekaleorren argindarra moztu zuten egunean izandako liskarrengatik.
Hala Bedi irratiko kideen agerraldia. /
Hala Bedi irratiko kideen agerraldia. / Hala Bedi

2017-07-28 / Jon Rejado

Hala Bedi irratiak jakinarazi du Segurtasun Sailak mozal legea ezarri diola hango kazetari bati. Salaketan 602 euroko isuna eskatu diote, 2017ko maiatzaren 18an ustez gertatu ziren ekintza batzuengatik, Errekaleor auzoko argindarra mozten ari zirela.

Segurtasun Sailaren kontaketaren arabera, kazetari salatuak gainditu egin zuen Poliziak jarritako hesia, eta barruan zeuden ertzainei "indarrez oldartu" zitzaien. Hori dela eta, mozal legea ezarri diote.

Hala Bedik, agiri baten bitartez, gezurtatu egin du Eusko Jaurlaritzaren kontakizuna. Azaldu du isuna jarri nahi diotela gertakarien jarraipena egiteagatik. Gogorarazi dute Hala Bedi izan zela Errekaleorrera heldu zen lehen hedabidea, eta jadanik han zeudela Polizia etorri aurretik; hots, salaketa jaso duen kazetaria hasieratik polizia hesiaren barruan egon zela.

Halaber, Hala Bedik nabarmendu du salaketa dela kazetari horrek jaso duen azken erasoa. Gasteizko irrati libreak azaldu du maiatzaren 18an Poliziak kazetaria bultzatu eta jo zuela, sakelako telefonoarekin gertatzen ari zena grabatzeagatik. Kreditazioaz gain, nortasun agiria ere eskatu zioten, baita sakelakoa apurtu ere.

Horri aurre egiteko, Hala Bediko batzarrak "desobeditzea" erabaki du; hau da, irratiak ez du isuna ordainduko. Batetik, mozal legea "bidegabea" den heinean desobeditzea zilegi dela argudiatu dute. Bestetik, gertuko jazoeren berri emateko eskubidea aldarrikatu du, eta gaineratu "Poliziaren gehiegikeria ezkutatzeko helburuarekin hartutako neurri bidegabea" dela salaketa.

Publizitatea

Sortu kontua
Jon Rejado

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak