Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Presoak “kaleratzeko bide orria” adostera deitu du EPPK-k

Publizitatea

Politika

BIHAR BERRIA-N

Presoak “kaleratzeko bide orria” adostera deitu du EPPK-k

Kepa del Hoyo zenaren senideei "doluminik sentituenak" helarazteko, agiri bat bidali du BERRIAra Euskal Preso Politikoen Kolektiboak. "Urgentziaz eta premia handiz", lau neurri aldarrikatu ditu.
Euskal presoen alde Bilbon egindako manifestazioa, Sarek deituta.
Euskal presoen alde Bilbon egindako manifestazioa, Sarek deituta. / Marisol Ramirez, Argazki Press

2017-08-25 / Berria

"Keparen heriotzak guztioi oroitarazi digu zein den errealitate gordina: oraindik ere sufrimendua eta mina eragiten ari da Estatua, gatazkaren alde batek ez du bere biolentzia indargabetu", salatu du EPPK-k.

"Oraingoz eta beste ezeren aurretik", "urgentziaz eta premia handiz mahai gainean jarri eta aldarrikatu" nahi dituzten lau puntu aipatu ditu: euskal presoak Euskal Herriratzea, gaixo daudenak eta adinekoak askatzea, "agintariak Kolektiboaren ordezkaritzarekin harremanetan jartzea" eta presoak "kaleratzeko bide orria" adostea.

Abenduaren 9an Bakegileek Parisen antolatutako mobilizazioan parte hartzera deitu dute, eta jakinarazi egun horretan ez dutela bisitarik izango.

Bihar argitaratuko du BERRIAk EPPKren agiria, osorik.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak