Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kultura Bertsolaritza kultur intereseko ondasun izendatuko du Nafarroako Gobernuak

Publizitatea

Kultura

Bertsolaritza

Bertsolaritza kultur intereseko ondasun izendatuko du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertsolaritza ondare materiagabe modura izendatzeko urte hasieran egindako eskaera onartu du gobernuak. Hala, alor horretan babes mailarik gorena aitortuko diote.
Iruditan, iragan apirilean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala.
Iruditan, iragan apirilean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. Idoia Zabaleta / Argazki Press

2017-09-19 / Naiara Elola

Nafarroako Gobernuaren arabera, "Nafarroan ongien gorde den eta azpimarragarriena den errepetismoa da bertsolaritza". Hala, ondare materiagabe modura izendatu bezain laster, babesteko neurriak hartuko dituela adierazi du, "bertsolaritzaren fosilizazioa, autonomia galera eta lehiaketa eta ikuskizun testuinguruen gehiegizko nagusitasuna saihesteko".

Nafarroako Bertsozale Elkarteak urte hasieran egin zuen izendapenerako eskaera, bertsolaritzak herrialdean historikoki izan duen eta egun duen garrantziaren inguruko informazioa helarazteko txostena aurkeztuta. Besteak beste, bertsolaritzaren alderdi historiko eta etnografikoak, errotze maila, komunitateen parte hartzea, bilakaera eta transmisio moduak nabarmendu zituen.

Udazkenerako bertsolaritzari ondare materiagabe izaera aitortzea espero du Nafarroako Bertsolari Elkarteak. Orduan, ondare bat gehiago izango da Lantzeko inauteriek, Ituren eta Zubietako inauteriek, Luzaideko Bolantek eta Cortesko makil dantzak osatzen duten zerrendan.

Publizitatea

Sortu kontua
Naiara Elola

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak