Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua Kepa Urraren torturen auzian nahastutako guardia zibiletako bat jarri nahi du Madrilek mossoen buru

Publizitatea

Mundua

Kataluniako erreferenduma

Kepa Urraren torturen auzian nahastutako guardia zibiletako bat jarri nahi du Madrilek mossoen buru

Barne Ministerioko goi kargudun izendatu zuten Cobos 2006an, eta Segurtasunerako idazkaria da gaur egun.
Perez de los Cobos, artxiboko irudi batean. /
Perez de los Cobos, artxiboko irudi batean. / Jorge Zapata, EFE

2017-09-23 / Berria

Kepa Urraren torturen auzian nahastuta egon zen Diego Perez de los Cobos, egun Guardia Zibileko koronela eta Barne Ministerioko Segurrtasunerako idazkaria dena, eta absolbitu egin zuten.

1992ko urtarrilaren 29an atxilotu zuten Urra, eta hurrengo eguneko goizean eraman zuten erietxera, bihotzeko arritmiak zituela eta. Hark jasotako torturak jaso zituzten Nazio Batuen Erakundeko bi behatzailek Amnistia Internazionaleko txosten batean. Arritmiez gain, kolpe ugari zituen gorputzean.

1997an, launa urteko espetxe zigorra ezarri zien Bilboko Lurralde Auzitegiak hiru guardia zibili, Urra torturatzeagatik. Auzitegiak ebatzi zuen Urra, kuartelera eraman aurretik, zelai batera eraman eta bertan "biluztu, jo eta harrastaka" eraman zutela.

Ospitalean zela, Urrari tratu txarrak ematea egotzi zioten Cobosi, baina auzitegiek absolbitu egin zuten.

Koronelaren anai Francisco, berriz, Auzitegi Konstituzionaleko presidente izandakoa da, eta Fuerza Nueva eskuin muturreko erakundeko kidea dute aita.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak