Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Abenduaren 9a "euskal presoen Luhuso" izatea nahi dute bakegileek

Publizitatea

Politika

Presoak

Abenduaren 9a "euskal presoen Luhuso" izatea nahi dute bakegileek

Herritarrei, artistei eta hautetsiei egin diete Parisera joateko deia, "gehiengo zabalak" erronkari aurre egin nahi diola erakusteko.

2017-10-08 / Nora Arbelbide Lete

Parisera ekarriko duten mezu nagusia, euskal preso eta senideentzako "salbuespen egoera bukatzea" izanen dute, Jean-Noel Etxeberri Txetx bakegilearen hitzetan. Hau da, "bereziki seinalatua den preso" (DPS) estatutu egoera bukatzea, horrek ondorioak dituelarik, besteak beste, zigor moldaketetan. Euskal presoak hurbildu, gaixo direnak askatu, baldintzapeko askatasunak eta zigor modalketak onartzea eskatuko diote Frantziako Gobernuari. Horrek "Espainiako Gobernua oraindik gehiago bakartuko" duela espero dute, "gaur egun gai horri begira duen gelditasunaren politikan, eta gehiegizko zurruntasunean", beti Etxeberriren hitzetan.

"Ez da konponbiderik preso eta iheslarien gaia ez bada behar den bezala eta integralki konpontzen", azpimarratu du Bake Bideak elkarteko Anaiz Funosas.

Emaitza lortzeko, abian jarri dute Euskal Herri osoan hedatzekoa duten sarea. Helburua delarik, batetik, ahal bezain herritar joatea Parisera. Autobusak antolatzen hasiak dira eta mila lekuko tren oso bat ere atxikia dute. Herritar horien artean, musikari, artista, joandun, txaranga, zigante edo bestelako karriketako animatzaile orori dei berezi bat egin diete, helburua Parisen "ikusgarritasun" bat lortzea ere baitute. Dei berezi bat egin diete ere hautetsiei. Horren euskarri dute Euskal Elkargoak bozkatu mozioa, irailaren 23an. Beren aldarrikapenekin bat egiten du mozioak.

Presondegien birarekin bat

Abenduaren 9ko ekimena Paris hiri barnean bururatzekoa da. Baina abenduaren 7an jada, Etxerat, Bagoaz eta Sarek antolatu Frantziako Estatuko presondegien itzuliari lekukoa hartzekoa diote bakegileek. Reauko presondegitik Fleurykora eta Fleurykotik Fresnesko presondegietara. Hiru presondegi horietan geldialdi bereziak egin eta iristekoak dira Paris barnealdera. Oraindik zehaztekoa dute Paris hiri barneko zein plaza izanen da - tokiko agintariekin negoziatzen ari dira. Bertan 12:00etan elkartu eta 15:00ak arte iraunen du mobilizazioak.

Publizitatea

Sortu kontua
Nora Arbelbide Lete

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak