Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua Elkarrizketa errazteko, independentzia deklarazioaren ondorioak atzeratzea proposatu du Puigdemontek

Publizitatea

Mundua

Kataluniako erreferenduma

Elkarrizketa errazteko, independentzia deklarazioaren ondorioak atzeratzea proposatu du Puigdemontek

Junts Pel Siko eta CUPeko 72 diputatuek independentzia deklarazioa sinatu dute, saioa amaitu ostean, baina, momentuz ez da indarrean sartu. Izan ere, independentziaren deklarazioaren ondorioak bertan behera uztea proposatu du Puigdemontek. ANCk eta Omniumek elkarretaratzeak antolatu dituzte Legebiltzarraren inguruetan saioa zuzenean ikusteko. Milaka herritar bildu dira, eta independentzia deklarazio argirik egon ez denez, hotz antzera gelditu dira.
Puigdemont Generalitatean, gaur. /
Puigdemont Generalitatean, gaur. / Alberto Estevez, EFE

*Espainiako Gobernuak ezohiko ministro bilera deitu du bihar goizeko 9etarako.

*Espainiako gobernuburu Mariano Rajoy bihar arratsaldean agertuko da Kongresuan, Kataluniari buruzko azalpenak emateko. Dena den, Justizia ministro Rafael Catalak ohartarazi du "prest" daudela balizko independentzia adierazpen bati "aurre egiteko".

*Kataluniako Parlamentuko mahaiak gaur jaso ditu urriaren 1eko erreferendumeko emaitza ofizialak. Horiek ontzat ematearen aurka agertu dira Ciudadanos eta PSC, bozketa "legez kanpokoa" izan zela argudiatuta.

*Araudiaren 169. artikuluan oinarrituta egingo du agerraldia Puigdemontek; puntu horrek ahalbidetzen du parlamentuan eztabaida egitea, ondoren bozketarik egin gabe.

*Konstituzionalak parlamentuko osoko bilkurari jarritako debekua Estrasburgon salatu dute 75 diputatuk, tartean Forcadell presidenteak.

Zuzeneko kontakizuna

23:04
2017-10-10

ANCren webgunea itxi du berriz Guardia Zibilak

Guardia Zibilalk berriz itxi du ANCren webgunea. Jordi Sanchez ANCko presidenteak itxiera salatu berri du. "Hau al da elkarrizketa?", galdetu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:47
2017-10-10

Jordi Sanchez ANCko presidentea: "Puigdemont presidentearen eskuzabaltasuna ikaragarria izan da".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:39
2017-10-10

CUPek irakurketa kritikoa egin du gaurko independentzia deklarazioari buruz. Erreferendumaren emaitzen ondorioak atzeratzeak Gobernuarekiko duen konfiantza kaltetu duela adierazi du. Horrez gain, Quim Arrufat alderdiko bozeramaileak adierazi du deklrazioa gauzatu dadin lanean jarraituko dutela. Haren arabera, dokumentuak "eduki politikoa" du, baina ez du balio juridikorik.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:35
2017-10-10

Soraya Saenz de Santamariak baieztatu du oposizioko buruekin hitz egiten ari dela Rajoy, adostasuna nahi duelako hartu beharreko neurrietan. Bihar 9:00etan Ministroen Kontseilua elkartuko da, eta 16:00etan emango ditu azalpenak Rajoyk, Diputatuen kongresuan.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

22:33
2017-10-10

Soraya Saenz de Santamariak dio, "legalitatera eta demokraziara itzuli gabe" ezin dela elkarrizketarik abiatu. Joko arauak ez direla nahi erara aldatu.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

22:32
2017-10-10

Kataluniaren independentzia deklarazioa

Generalitateak, Junts pel Sik eta CUPek sinatu duten independentzia deklarazioa osorik, hemen.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:32
2017-10-10

Prentsaren aurrean da Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea.

Bihar Ministroen Kontseilua egingo dute 9:00etan.

"Puigdemonten hitzaldiak erakutsi du ez dakiela non dagoen, nora doan eta norekin egin nahi duen bidea"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

22:24
2017-10-10

Puigdemont badoa Legebiltzarrekin independentzia deklarazioa sinatu ostean. Junts Pel SIko diputatuek sinatu dute, eta baita CUPekoek ere. Els Segadors abestu dute amaieran.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

22:22
2017-10-10

CUPek nabarmendu du sinatu duten independentzia deklarazioak ez duela ezer jasotzen haren behin behineko eteteari buruz.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

22:06
2017-10-10

Pedro Sanchez PSOEko burua Moncloara bidean da. Rajoyrekin bilduko da han, hartu beharreko neurriak aztertzeko. Albert Rivera Ciudadanoseko bozeramaileak bereari eutsi dio: 155. artikulua aplikatzeko eskatu du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:59
2017-10-10

Puigdemontek sinatu du. Haren atzetik, gainerako guztiek sinatuko dute. Irudian, Forcadell.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:57
2017-10-10

"Errepublika Katalana eratzen dugu, Estatu independente, subirano, zuzenbidezko, demokratiko eta sozial gisara". Halaxe osatu dute independentzia deklarazioaren testua. Puigdemont ere sinadura egingo duten lekuan da.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:46
2017-10-10

Laster hasiko dira diputatuak independentzia deklarazioa sinatzen. Lluis Llach izango da horretan aurrena.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:45
2017-10-10

Jordi Cuixart Omniumeko presidenteak ez du txartzat jo Puigdemontek hartutako bidea. Baina, esan du, nazioarteko bitartekaritzak ez badu fruiturik ematen "arrazoizko epe batean" deklaratu beharko litzatekeela independentzia.

21:37
2017-10-10

Urkulluk ere bai, erdera hutsean. Aukera baliatzea espero duela esan du, eta arduraz jokatzeko deia egin du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:35
2017-10-10

Arnaldo Otegik babesa azaldu dio Kataluniako Gobernuari.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:21
2017-10-10

Hainbat iturriren arabera, 9:30ean independentzia deklarazioa sinatzekotan dira Junts Pel Siko eta CUPeko diputatuak, eta gero, bertan behera utziko dute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:18
2017-10-10

Independentzia deklarazioa espero zuen jendeak gaur, deklarazio argia. Baina halakorik ez da izan. Jendea hotz xamar gelditu da, eta gaur, ez da ospakizunik izan Kataluniako kaleetan.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:05
2017-10-10

Horrenbestez, amaitu da gaurko bilera.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:05
2017-10-10

Corominas: "Uste dugu une honetako erabakirik jakintsuena elkarrizketari bidea ematea dela, errepublika eratzeko mandatua aurrera eramateko"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:04
2017-10-10

Corominas: "Urriaren 1eko emaitzak eplikatu eta trantsiziorako legea abian jartzea nahi dugu, Badirudi elkarrizketa bide ona dela, eta horren alde egingo dugu, hemen ere adostasuna beharrezkoa dela uste dugulako". Ondoak espero dituela eskatu die PPri eta PSCri. Bitartekaritza bi gauzetarako nahi dutela dio: Espainiako Gobernuak entzuteko, batetik, eta errepresioa uzteko, bestetik.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:04
2017-10-10

Mariano Rajoy Espainiako presidentea, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea eta Rafael Catala Justizia ministroa Moncloa jauregian bilduta daude, Puigdemonten adierazpenari zein erantzun eman aztertzen.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

21:01
2017-10-10

Corominas: "Garrantzitsuena da guk herritarrei ahotsa eman nahi geniena. Gu ez dugu utziko Kataluniako errepublikan erabakiak hartzen dituena herritarrak ez izatea".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

21:00
2017-10-10

Corominasek azpimarratu du guztiak sartzen diren estatu bat egiten saiatuko direla, baita igandeko manifestazio unionistan parte hartu zutenekin ere.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:59
2017-10-10

Guardia ZIbilaren eta Espainiako Poliziaren kontra ari da orain Coromias, gogor. "Guztiak ez, baina batzuek min egitera jotzen zuten".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:55
2017-10-10

Erreferendumari balioa zerk ematen dion azaltzeko, urriaren 1ean atxilotutakoak aipatu ditu, deklaratzera joan ziren alkateak, 900 zaurituak, hautetsontziak babestu zituztenak, guztia antolatu eta bermatu zutenak... "Ikusi izan bazenitu, ez zenuke esango tranpa egin genuenik, Arrimadas anderea"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:54
2017-10-10

Corominasen txanda da orain. Junts Pel Siko diputatuak dio argi utzi nahi duela erreferendumaren emaitzak ontzat jotzen dituela, beraz, "horrek independentzia dakarrela. Puntu".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:53
2017-10-10

Gordo: "Egoera zaila da. Ez diogu presio gehiago gehituko Generalitateari. Zure ondoan egongo gara, presidente jauna".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:53
2017-10-10

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiaren arabera, Puigdemontek ez du deklaratu independentzia. Horregatik, Europari entzun eta elkarrizketari lotzeko eskatu dio Rajoyri.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:53
2017-10-10

Germa Gordo: "Eklarrizketak hemen hasi behar du. Etxe Honetan".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:50
2017-10-10

Gabrielek adierazi du CUPek borrokan jarraituko duela erreferendumaren emaitzaren ondorioak gauzatu daitezen.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:48
2017-10-10

Gabrielek Puigdemonti galdetu dio norekin negoziatu asmo duen. Gabrielen esanetan CUPi asko gustatuko litzaioke Espainiako Estatuarekin negoziatzea, baina ezinezkoa ikusten du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:46
2017-10-10

Gabriel eskerrak ematen ari zaizkie erreferendumaren alde mobilizatu diren herritarrei, eta "estatu autoritarioari" aurre egin dietenei.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:45
2017-10-10

Gabrielen esanetan, autodeterminazioaren eskubidearen ariketarekin, bide ematen zaio beste eskubide politiko, zibil eta demokratiko batzuen gauzatzeari.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:44
2017-10-10

Gabrielek defendatu du errepublika eratzea dela eskubideen bermerako erremintarik eraginkorrena, eta Espainiako Estatuaren errepresioa gogorarazi du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:42
2017-10-10

Anna Gabrielek (CUP) azaldu du bere taldeak hitzaldia hainbat hizkuntzatan emateko asmoa zuela, munduko hainbat herrialdetan saioa jarraitzen ari direla jakinik. Gaur independentzia deklarazio formala egingo zela uste zuen CUPek.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:40
2017-10-10

Albiol: "Egun batean lotsaz begiratuko diogu gaurko egunari, eta zuek ukatu egingo duzue prozesu honen bultzatzaileak izan zinetenik. Egun hori uste duzuna baino askoz ere gertuago dago".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:38
2017-10-10

Milaka herritarrek haien aurrezkiak Kataluniatik kanpo eraman dituztela ziurtatu du Albiolek, Generalitateak "eragin duen ziurgabetasunarengatik".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:37
2017-10-10

Albiol: "Ez da Kataluniako Errepublikarik sekula izango. Zuzenbide estatuak ez du halakorik baimenduko".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:36
2017-10-10

Albiol: "Elkarrizketa aipatu duzu. Gu ere elkarrizketaren alde gaude. Baina zerri buruz hitz egin nahi duzu? Espainiar noiz izateari utziko diogun? Izan zaitez errealista".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:35
2017-10-10

Mossoen sinesgarritasuna atakan jartzea egotzi dio Albiolek Generalitateari.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:34
2017-10-10

"Espainia ez da ameskeria bat", adierazi du Albiolek. Puigdemontek eta Junquerasek espainiar nazioa indartu dutela gaineratu du. Espainia osotik elkartasun uholdea jaso du Kataluniak, Albiolen arabera.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:32
2017-10-10

Espainiako Gobernuak onartezin jo du Puigdemonten adierazpena

"Independentziaren deklarazio inplizitua egitea eta gero modu esplizituan suspenditzea" onartezina dela uste du Espainiako Gobernuak.

Moncloan ikusi dute Carles Puigdemonten adierazpenak Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak eta bere gertuko taldeak. Bihar da agerraldia egitekoa Espainiako Kongresuan, baina Espainiako Gobernuko iturriek Efe berri agentziari esan diote ezin dela indarrean jarri Erreferendumaren Legea, Konstituzionalak baliogabetu egin zuelako, eta ezin direla ontzat jo haren efektuak. "Are gutxiago", katalanek independentzia nahi dutela ontzat eman.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:31
2017-10-10

Albiolek salatu du Generalitateak pentsamendu bakarra ezarri nahi izan duela. Aldiz, abertzaletasunak "albo batera utzi" duen gizarte sektorea esnarazi duela nabarmendu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:29
2017-10-10

Xavier Garcia Albiolek (PP) "estatu kolpea" egotzi dio Generalitateari. Zuzenbide estatua "proezesu aurre-iraultzaile" batekin garaitu nahi izatea leporatu dio.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:25
2017-10-10

Rabellek Katalunia herrikoiaren "tradizio integratzailea" aldarrikatu du. CSQEPek guztiekin hitz egingo duela iragarri du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:23
2017-10-10

Rabel: "Ezin gara egoera honetatik atera aldebakarreko independentzia deklarazio batekin". Elkarrizketa galdegin du, erreferendum adostu bat egiteko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:20
2017-10-10

Rabelek "diskurtso sinplistak" salatu ditu. Nabarmendu du diskurtso horiek ezkutatu egiten dutela Espainian baden gizarte aurrerakoi eta demokratikoa.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:18
2017-10-10

Rabel: "Erreferenduma ezin da izan Kataluniaren independentziaren pareko erabaki garrantzitsu baten oinarri".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:17
2017-10-10

Rabelek nabarmendu du urriaren 1ekoa mobilizazio oso jendetsua izan zela. Hala ere, nabarmendu du ezin dela erreferendum gisa hartu, ez zituelako horretarako bermeak betetzen.

Gorka

20:15
2017-10-10

Rebelen esanetan, Kataluniako auzia Espainiaren arazoa da, ez duelako haren nazio aniztasuna aitortu. PPk Kataluniarekiko izan duen jarrera gaitzetsi du.

20:14
2017-10-10

Lluis Rabelek (CSQEP) eskertu egin du Puigdemontek elkarrizketarako apustua egin izana.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:12
2017-10-10

Icetak adierzi du Erreferendum eta Trantsiziorako legeek aurreikusten zutena ez dela bete: "parlamentuak ez du independentzia deklaratu, Hauteskunde Sindikatuak ez ditu emaitzak aldarrikatu".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:10
2017-10-10

Autodeterminazio prozesua abiatzeko nahikoa babes ez zuela ohartarazi dio Icetak Puigdemonti, eta irtenbide bakarra hauteskundeak deitzea dela deritzo.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:08
2017-10-10

Iceta: "Arazoa ez da Espainia, ez Europa, ez legedia. Arazoa gu gara".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:08
2017-10-10

Iceta kezkatuta agertu da hainbat enpresak Kataluniatik kanpo eraman dutelako haien egoitza. Ziurgabetasuna salatu du. "Enpresentzako ziurgabetasuna da, baina baita familientzako ere".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:06
2017-10-10

Icetak adierazi du erreferendumak ez duela gizartea batu, ez duela Europaren oniritzia izan eta ondorio ekonomiko kaltegarriak izan dituela.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:04
2017-10-10

Iceta: "Herritarren %38,7 ez da Kataluniako herria. Gutxiengo bat ezin zaio gehiengoari gailendu".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:03
2017-10-10

Puigdemontek independentzia aldarrikatu dulea ulertu du Rajoyren gobernuak, eta erantzuna prestatzen ari dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

20:02
2017-10-10

Icetaren esanetan, erreferendumaren bultzatzaileek legedia urratu zuten Erreferendum legea eta Trantsizio legea onartu ziren osoko bilkuretan. Ondorioz, ez dio zilegitasunik aitortzen erreferendumari.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

20:00
2017-10-10

Icetak nabarmendu du Kataluniako presidentearen hitzak ez duela legea egiten. Gogorarazi duenez, Erreferendum Legeak dio parlamentuak deklaratu behar duela independentzia, eta ez dela halakorik izan gaurko osoko bilkuran.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:58
2017-10-10

Miquel Iceta (PSC): "Deklaratu gabeko independentzia eten duzula esan duzu, konplexua da. Ezin da eten deklaratu gabeko independentzia".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:57
2017-10-10

Arrimadasek espainiar sentitzen diren kataluniarrei esan die lasai egoteko, ez daudela bakarrik eta benetako hauteskundeetan irabazteko aukera izango dutela berandu baino lehen. Hauteskundeak deitzen direnean, Katalunia berria lortuko dutela esan du Arrimadasek, eta abertzaletasuna gaindituko dutela.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:55
2017-10-10

Arrimadas: "Zuen proiektuak Europako Batasunetik kanpo geditzea dakar, Europatik esan dizueten bezala".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:54
2017-10-10

Arrimadas: "Guk ez dugu pentsatzen, zuek egiten duzuen bezala, espainiarrak direla gure arazoen arduradunak".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:53
2017-10-10

Arrimadas: "Kataluniarren gehiengoa kataluniarrak, espainiarrak eta europarrak sentitzen dira".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:53
2017-10-10

Arrimadas: "Espainian jende asko esnarazi duzue eta herrialde handi batean bizi direla ohartu dira".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:52
2017-10-10

Arrimadas: "Isilarazitako gehiengoa esnarazi duzue".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:51
2017-10-10

Arrimadas: "Kataluniako autonomia eta Kataluniako estatutua arriskuan jarri dituzue".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:50
2017-10-10

Arrimadas: "Enpresak Kataluniatik ihes egitea eragin duzue".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:50
2017-10-10

Arrimadas: "Ez dago lider europarrik babesa emango dizuenik. Ez da Europa soilik, Kataluniako gizartea hautsi duzue".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:49
2017-10-10

Arrimadasek abertzaletasunaren kontra egin du, hari bazterkeria eta banaketa egotziz. Europako proiektua abertzaletasunari aurre egiteko eratu zela ziurtatu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:46
2017-10-10

Arrimadas: "Europako proiektua abertzaletasunaren antitesia da".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:46
2017-10-10

Arrimadas: "Hau ez da demokrazia kontua, independentzia kontua baizik. Ez zen hautetsontzi kontua, muga kontua zen".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:45
2017-10-10

Arrimadas: "Inork ez ditu erreferendumaren emaitzak onartu, zure inguruan izan ezik. Inork ez Europan".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:45
2017-10-10

Arrimadas: "Ez zenuten erreferenduma nahi, independentzia baizik. Urriaren 1ekoa aitzakia beterik ez da izan".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:44
2017-10-10

Ines Arrimadas (Ciudadanos): "Demokraziari emandako kolpea da".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:42
2017-10-10

Arduraz jokatzeko deia egin du. Katalanei, orain bezala jarrai dezatela mobilizatzen; enpresa eta eragile ekonomikoei jarrai dezatela lanean, eragile politikoei tentsioa jaisten lagundu dezaten, eta baita komunikabideei ere. Espainiako Gobernuari entzuteko, "nahi ez baduzu ez guri, baina bai Europari". Eta EBri "sakonki inplikatzeko". "Arduratsu eta eskuzabal jokatzen ari gara. Mundu guztiak berdina egiten badu. Estatu espainiarraren eta Kataluniaren arteko gatazka modu adostuan konpondu daiteke".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:40
2017-10-10

Puigdemontek dio independentziarako mandatu argia dutela. Nazioartean eta estatu mailan ere elkarrizketa bideak abiatuta daude, serioak direla, batzuk jakinak eta beste batzuk ez.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:39
2017-10-10

Puigdemont: "GObernuak eta nik proposatzen dugu legebiltzarrak bertan behera uztea independentziaren aldarrikapena, elkarrizketa abitzeko, adostutako konponbidea izan dezagun"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:38
2017-10-10

Puigdemont: "Une honetan, erreferendumaren emaitzak onartu, eta herriarren mantatua nire egiten dut Katalunia herri independente bat bihurtzeko"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:37
2017-10-10

Puigdemont: "Independentziari baiezkoak hauteskundeak irabazi zituen, eta baita erreferenduma ere. Hautetsontziek independentziari baietz esaten diote, eta bide hori egiteko prest nago. Erreferendum legeak dio emaitzak onartu ostean baiezkoaren botoak gehiago badira, legebiltzarrak bilera egingo duela independentzia aldarrikatzeko".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:36
2017-10-10

"Kataluniak lortu du estatu independente izateko eskubidea".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:36
2017-10-10

Espainiako herritarrei orain: "Lasaitasuna eta errespetua eskatzen dizuet. Elkarrizketarako eta elkar ulertzeko borondatea. Ahalegina eskatzen dizuet honaino eraman gaituena ulertzera. Ez gara gaizkileak, ez gara zoroak ez gara kolpistak. Jende normala gara. Eta bota egin nahi dugu. Ez daukagu ezer Espainiaren eta espainiarren kontra. Hobeto elkar ulertu nahi dugu. Harreman honek ez du ongi funtzionatzen. Herri bat ezin da derrigortu nahi ez duen estatu quo bat izatera"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:34
2017-10-10

Puigdemont: "Kalaluniako herriak erabakitzeko askatasuna eskatzen urteak daramatza. Baina ez du halakorik lortu"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:33
2017-10-10

ANC eta Omniumeko presidetean ere sedizioa egotzita auzipetuta daudela salatu du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:32
2017-10-10

Puigdemonten arabera, erreferenduma posible egiten saiatu da Kataluniako gizartea, eta hainbat iniziatiba jarri ditu martxan. Saiatu ziren bi aldeek onartutako erreferendum bat egiten. Hori Eskozian egin zutela ekarri du gogora, eta han egin bazuten, zergaitik ezin den egin Espainian galdetu du. "Iniziatiba guztiek ezezko erantzuna jaso zuten", salatu du. Gainera, gaitzetsi du auzitegietatik ekimenak abiatu zirela ekimen horiek aurrera eramaten saitu zirenen kontra, adibidez Artur Masen kontra.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:30
2017-10-10

Guzti horrek, eta gerora etorri diren beste "eraso" batzuek eragin handia izan dute, Puigdemonten arabera, gizartean. Eta ondorioa atera dute konponbide bakarra katalunia estatu izatea dela. Hori erakutsi zuten, Puigdemonten iritzian, azken hauteskundeek.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:28
2017-10-10

Puigdemont "Umiliazioa izan zen"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:28
2017-10-10

Non gaude orain. Historiaren errepasoa: "Franko hil zenetik, Espainiak aurrera egiteko lan asko egin du Kataluniak". Trantsizioaren ostean, baina, Espainiako sistema Kataluniako herriak nahi zuen kontrako norabidean zihoala ohartarazi du. Konstituzioaren barruan autonomia estatutua onartu zuten, parlamentuaren gehiengo zabalarekin, baina hura eraldatu egin zuen Espainiak. Aldaketa eta guzti herritarrek onartu egin zuten, baina Estatuak bigarren aldaketa bat egin zion estatutu horri. "Konstituzioan dauden arauak jarraitu arren, Espainiako Kongresuak eta Auzitegi Konstituzionalak gure proposamena testu arrotz bihurtu zuten".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:24
2017-10-10

Guzti horrek giroa gaiztotu duela onartu du, eta beldurrez direnei lasaitasuna igorri nahi izan die. "Arduraz jokatuko dut, eta 7,5 milioi katalanen interesak errespetatu".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:23
2017-10-10

Urriaren 1eko irudiak ez dituztela inoiz ahaztuko ohartarazi du. "Badakit jende asko dagoela kezkatuta, gertatu daitekeenarekin kezkatuta". Pentsamolde guztietako jendea dago kezkatuta, bere arabera.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:22
2017-10-10

Erreferenduma posible egin zuten guzti-guztiei eskerrak eman dizkie Puigdemontek, baietz bota zutenei, ezetz bota zutenei eta zuri bota zutenei.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:21
2017-10-10

Botoa ematea lortu zutenez gain, itxi zituzten hauteslekuetako zentsoan zegoen jendea asko zela azpimarratu du. "Polizia operazioek ez zuten lortu erreferenduma geldiaraztea".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:19
2017-10-10

Puigdemont: "Gaur urriaren 1aren ondorioak aztertzeko gaude hemen eta hori egingo dugu. Muturreko egoeran egin genuen erreferenduma. Indarkeria poliziala jasan zuten indefentsio egoeran zeuden herritarrek. Guztiok ikusi genuen eta baita mundu osoak ere. Helburua hautetsontziak kentzeaz gain, beldurra sortzea zen. Operazio haren arduradunei, baina, ez zitzaien ondo atera".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:18
2017-10-10

Azken eguntean jende askok iradoki dio zer egin behar lukeen eta zer ez. "Ahal izan dudan guztiei eskertu diet, guztien iritziek merezi baitzuten entzutea. Neuk ere eskatu ditut iritzi batzuk, eta haiei ere eskerrak eman nahi dizkiet. Baina, gaun esan nahi dudana ez da nire borondatea, urriaren 1aren ondorioa da"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:17
2017-10-10

Tentsioa lasaitu beharra dagoela esan du, eta ez handiagotzea. Azken egunetan mobilizatu diren guztiei, eta mobilizatu ez direnei luzatu die hitza: guztiok osatzen dugu herri hau, eta osatzen jarraitu behar dugu gertatzen dena gertatzen dela. Ez gara guztian ados jarriko inoiz, baina aurrera egiteko modua demokrazia eta bakea besterik ezin daiteke izan. Desberdin pentsatzen duenari errespetuareki".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:15
2017-10-10

Hasi du hitzaldia Puigdemontek. Erreferendumaren ondorioen berri emango duela azaldu du, eta ez duela espero bere hitzaldia eteterik.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:13
2017-10-10

Puntu bakarra gai ordenean: Puigdemontek agerraldia egungo egoera politikoaren berri emateko. Puigdemonti eman dio hitza.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:12
2017-10-10

Mahaiko kideak ere sartu dira, eta hastera doa osoko bilkura. Indarkeria matxistaren ondorioz hildako hiru biktimen berri emanez hasi du saioa Forcadellek.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:11
2017-10-10

CUPekoak ere sartu dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:10
2017-10-10

CUPeko legebiltzarkideak falta dira, eta Mahaiko kideak ere bai.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:09
2017-10-10

Legebiltzarreko Mahaiko kideak atera egin dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:07
2017-10-10

Parlamentuko Mahaiak baztertu egin ditu osoko bilkura bertan behera uzteko PPren eta Ciudadanosen eskariak

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:06
2017-10-10

Puigdemont eta Junqueras ere sartu dira aretora. Apunteak errepasatzen ari da presidentea.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:04
2017-10-10

Carme Forcadell parlamentuko presidentea osoko bilkura hastear da.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

19:04
2017-10-10

Txirrina jo eta jo ari da. Gobernuko kideak ere badoaz bidean.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:03
2017-10-10

Mahaiko kideak ere sartu dira aretora. Carme Forcadell bere lekura bidean da.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:00
2017-10-10

19:00ak iristen ari dira, ordubeteko atzerapena amaitzear da, beraz. Unionistak osoko bilera gelara sartzen ari dira.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:00
2017-10-10

Amaitu da Junts pel Si eta CUPen arteko bilera, eta orain Puigdemont bere taldeko parlamentari eta aholkulariekin bilduta dago.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:54
2017-10-10

18:53
2017-10-10

CUPek salatu du PPk eta Ciudadanosek osoko bilkurari boikot egin nahi diotela, eta independentzia gaur deklaratzea galdegin du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:53
2017-10-10

PP eta Ciudadanos osoko bilkura boikoteatu nahian ari direla salatu du CUPek, twitterren.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:52
2017-10-10

Bilera gela batetik beste batetara joan dira orain. TV3en arabera, CUPek esan du testua adosten ari direla.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:48
2017-10-10

Kataluniako Auzitegi Nagusiak bihar aztertuko du Puigdemont atxilotzeko VOX-en eskaria

Kataluniako Auzitegi Nagusia bihar bilduko da Carles Puigdemont eta Kataluniako gobernuko gainontzeko kideak atxilotzeko eskaria aztertzeko. Eskaria VOX alderdi ultraeskuindarrak aurkeztu zuen, sedizio eta altxamendu delituengatik.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:45
2017-10-10

Nahasmena da nagusi une honetan Kataluniako Legebiltzarrean. Europatik bitartekaritza proposamen bat etorri dela diote iturri batzuek. CUP eta Junts Pel Si bilduta daude. Gertatzen ari denaren inguruan espekulazio ugari, eta konfirmaziorik batere ez.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:41
2017-10-10

Junts pel Si eta CUPeko taldeetako parlamentariak bilduta daude une honetan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:36
2017-10-10

Ikusmina, urduritasuna, eta ezjakintasuna.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:34
2017-10-10

ANCk espero du Puigdemontek elkarrizketaren aldeko apustua indartzea

Jordi Sanchez ANCko presidenteak adierazi du Puigdemonten gaurko agerraldiak elkarrizketaren bidea indartzea espero duela, eta urriaren 1eko emaitzak aitortuko dituela. Sanchezen arabera, "Errepublika eraikitzeko bidea elkarrizketaren bidez" egin behar da. "Badakigu hasiera batean kosta egingo dela, baina bide bakarra da", adierazi du.

ANCko presidentearen iritziz, "gaur gauean baten batek elkarrizketari uko egiten badio" egoera deserosoan egongo da, Kataluniako Gobernuak "erraz jarriko duelako".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:25
2017-10-10

Puigdemontentzat garrantzitsua da nazioarteko babesa. Urriaren 1ean erreferenduma egin ostean ere, nazioarteari zuzendu zitzaion.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:23
2017-10-10

Hainbat komunikabidek Governeko iturriak aipatuz zabaldu dutenez, nazioarteko eragileekin harremanetan dago Puigdemont, eta horregatik eskatu du atzeratzea. Baieztapen ofizialik ez dago.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:21
2017-10-10

PPCk eta Ciudadanosek osoko bilkura bertan behera uzteko eskatu dute bozeramaileen batzordean.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:17
2017-10-10

Parlamentuko agerraldia 19:00etan hasteko zain, milaka herritar daude bilduta Bartzelonako Lluis Companys etorbidean, Puigdemonten hitzartzea jarraitzeko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

18:14
2017-10-10

Urduri dago berez jendea, eta are urduriago jarri da orain.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:08
2017-10-10

Bozeramaileen Batzordearen bilera deitu dute, aurreikusi gabe zegoen arren, eta gainera, Puigdemontek ordubete beranduago hastea eskatu du.18:00etan beharrean 19:00etan hasiko da.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:02
2017-10-10

Junts Pel Siko diputatuak Puigdemontekin elkartuta daude. Seirek jo dute, eta oraintxe hasi dira ateratzen.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:00
2017-10-10

Unionisten aldea beteta dago, indepedentistak falta dira aretoan sartzeko. Ikusteko dago bakoitzak zein jarrera hartuko duen Puigdemont hizketan hasten denean.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:53
2017-10-10

Legebiltzarkideak ari dira beren lekuak hartzen. Hamar minutu baino gutxiago falta dira saioa hasteko.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:44
2017-10-10

Legebiltzarrean dira Jordi Sanchez ANCko presidentea eta Jordi Cuixart Omniumekoa. Egun garrantzitsua dela azpimarratu dute, eta itxaropenez daudela Puigdemonten hitzen zain.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:40
2017-10-10

Ordu erdi baino gutxiago falta da Puigdemonten hitzaldia hasteko. Ikuskizun handia dago eraikinaren barruan, eta baita kanpoan ere.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:24
2017-10-10

Geroz eta jende gehiago ari da biltzen Kataluniako Parlamentuaren inguruetan. ANC elkarteak elkarretaratzea deitu du Lluis Companys etorbidean, independentziaren aldeko jarrera adierazteko.

Segurtasun neurri handiak hartu ditu Mossos d'Esquadrak Kataluniako Parlamentua babesteko, eta Ciudadelako parke osoa dago itxita.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:15
2017-10-10

Duncan Erresuma Batuko ministroak erreferendum adostua aldarrikatu du Kataluniarentzako

Ian Duncan Erresuma Batuko Gobernuko ministroak erreferendum adostua aldarrikatu du Kataluniako auziari irtenbidea emateko. Duncan gobernu britainiarrak Eskoziarako duen ministroa da. Adierazi duenez, gatazkak ezin dira konpondu "sarraski" batekin.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

17:03
2017-10-10

ANC prest da independentzia deklarazioa ospatzeko. Elkarretaratzea deitu du 18:00etarako Lluis Companys etorbidean.

16:41
2017-10-10

Guardia Zibilak Mossoei egotzi die erreferenduma ahalbidetzeko betebeharrei uko egitea

Guardia Zibilak Mossos d'Esquadrari egotzi dio erreferenduma baimentzeko zegozkion betebeharrei uko egitea eta erreferendumaren aldeko eragileekin elkarlanean aritzea. Hala jaso du Auzitegi Nazionalera bidali duen txostenean.

Guardia Zibilaren esanetan, Josep Lluis Trapero mossoen buruak era koordinatuan jardun zuen ANC eta Omnium elkarte subiranistekin, Generalitatearekin eta erreferendumaren aldeko alderdi politikoekin. Salatu duenez, Kataluniako poliziaren jarrera "pasiboa" izan zen urriaren 1ean, erreferenduma eragozteko aginduak zituenean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

16:23
2017-10-10

Puigdemonten hitzartzeak hedabideetan eragin duen ikusminaren adierazle: Kataluniako presidenteak hitza hartzeko ordu eta erdi baino gehiago falta den arrren, kazetariak parlamentuko korridoreetan tokia hartuta.

16:20
2017-10-10

NDF-k adierazi du Kataluniako egoera "kezkagarria" dela eta negoziazioa galdegin du

Espainiako egoera politikoa "kezkagarria" dela ohartarazi du Nazioarteko Diru Funtsak, eta Katlauniako nahiz Espainiako gobernuei galdegin die negoziatu dezatela, "presazko erabakiak" albo batera utzita. Kataluniako auziak ekonomian "ziurgabetsuna" eragiten dezakeela ziurtatu du NDF-k.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:59
2017-10-10

Tusk-ek Puigdemonti eskatu dio "elkarrizketa ezinezkoa egingo lukeen" erabakirik ez hartzeko

Donald Tusk Europar Kontseiluko presidenteak oharra bidali dio Carles Puigdemont Kataluniako Presidenteari: ez dezala har elkarrizketa ezinezkoa egin dezakeen erabakirik. "Gaur eskatzen dizut orden konstituzionala errespetatzea eta ez dezazula iragarri elkarrizketa ezinezkoa egingo lukeen erabakirik". adierazi du Tuskek Europako Batasuneko Eskualdeen Batzordean.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:38
2017-10-10

Hasi da jendea biltzen Kataluniako Parlamentuaren inguruetan. Independentziaren aldeko elkarretaratzera deitu dute ANCk eta Omniumek. Babesa ematera agertu dira, besteak beste, zenbait nekazari traktore eta guzti.

15:30
2017-10-10

13:08
2017-10-10

Jordi Turullen agerraldia

Generalitateko ohiko bileraren osteko azalpenak eman ditu Turullek, baina arratsaldeko agerraldiari erreferentziarik egin gabe. Galderen txanda heldu denean ere ohartarazi die kazetariei ez duela horri buruzko azalpenik emango.

Kasurik ez kazetariek, eta Puigdemonten agerraldiaren puntu nagusiei buruz galdetu diote. Turullek, ordea, horiek presidenteak berak jakinaraziko dituela erantzun die.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:41
2017-10-10

Eslovenia izan daiteke bidea

Esloveniako kasua adibide gisa jarri zuen atzo Ramon Tremosa PDECateko europarlamentariak. Eslovenian ere erreferenduma egin ostean aldarrikatu zuten independentzia, baina ondoren sei hilabeteko etenaldia egin zuten prozesuan, negoziazioei bide emateko asmoz. "Ordea, horiek posible izan ez zirenez, nazioartearen aitortzak heltzen hasi ziren".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:28
2017-10-10

Adierazpenaren puntu nagusiak

Astearteroko bilera baliatu du Puigdemontek arratsaldean legebiltzarrean irakurriko duen adierazpena Generalitateko kideekin partekatzeko. Azken orduetan, bestalde, alderdi subiranistetako ordezkariekin bildu da Generalitateko burua adierazpenaren puntu nagusiak liratekeenak eztabaidatzeko.

Zenbait iturrik aurreratu dutenez, nazioarteko bitartekaritzarekin bateragarria litzatekeen independentzia adierazpena egingo du Puigdemontek. Hala, Erreferendumaren Legeak jasotzen duen moduan, independentziarako bidean jarraituko luke gobernuak, baina balizko negoziazioei ateak itxi gabe.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:20
2017-10-10

Generalitatearen aginduz, eta segurtasuna bermatze aldera, itxita daude parlamenturako sarrera-irteera guztiak. Soilik diputatuak eta kreditazioa duten kazetariak sar daitezke. Mossoek inguratuta dago parlamentuaren egoitza.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:07
2017-10-10

Erreferendumeko emaitzak, Parlamentuko mahaiaren esku

Kataluniako Parlamentuko mahaiak jaso ditu urriaren 1eko erreferendumaren emaitzak, eta baita aintzat hartu ere, Junts Pel Siren babesarekin. Ordea, Ciudadanosek eta PSCko ordeszkariek aurka egin dute, argudiatuta bozketa "legez kanpokoa" izan zela.

Ostiralean bidali zituen emaitza ofizialak Generalitateak; aurretik, baina, Puigdemontek, Oriol Junqueras presidenteordeak, Jordi Turull bozeramaileak eta Raul Romeva Atzerri gaietarako sailburuak berretsi diuzte.

%43ko parte hartzea izan zen erreferendumean: haietako %90,18k baiezkoaren alde egin zuten; %7,38k, ezezkoaren alde, eta %1,98k zuri bozkatu zuten.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

12:01
2017-10-10

Kataluniako erreferendumari buruzko eztabaida egingo dute Erresuma Batuko komunen ganberan, Playd Cymruko diputatu Hywell Williamsek eskatuta.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

11:50
2017-10-10

ERCko diputatu Roger Torrentek aurreratu duenez, Erreferendumaren Legeaz ariko da arratsaldean Puigdemont, baina betiere elkarrizketari ateak zabalik utziz.

Aldiz, Jose Montilla Generalitateko presidente ohiak eskatu die Puigdemonti eta parlamentuari ez dezatela alde bakarreko independentzia adierazpenik egin: "Halako aldarrikapen batek irteerarik gabeko bide batera eramango gaitu, eta sufrimendu handia eragingo du gizartean". Horren ordez, negoziatzera esertzeko eskatzen die bi aldeei.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:54
2017-10-10

Generalitatea, bilduta

Astearteroko bilera dute gaur Generalitateko kideek. Goizeko hamarretatik bilduta daude Puigdemont eta sailburuak. Eguerdian egingo du agerraldia Jordi Turull bozeramaileak, eta pentsatzekoa da arratsaldeko bilkuraz galdetuko diotela.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

10:50
2017-10-10

Gaur da eguna

Arratsaldeko seietan da hitzordua parlamentuan. Ordu horretan egingo du agerraldia Carles Puigdemont presidenteak. "Egoera politikoaz" hitz egiteako da berez hitzaldia, baina, Erreferendumaren Legearen arabera, independentzia deklarazioa aldarrikatzeko bilkura izan beharko luke gaurkoak.

Era batera edo bestera, Generalitateak parlamentuaren sarrera irteerak zaintzeko agindu die mossoei, eta goizeko lehen ordutik itxita dago Ciutadellako parkea.  

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor


Gaiarekin zerikusia duten albisteak