Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua Errepublika aldarrikatzeko eskatu dio CUPek Puigdemonti

Publizitatea

Mundua

Katalunia

Errepublika aldarrikatzeko eskatu dio CUPek Puigdemonti

Alderdiko zuzendaritzak nabarmentzen du estatu indepentente izatea dela subjektu politiko izaera lortzeko bide eraginkorrena, eta beraz baita nazioartearen parte hartzea bermatzekoa ere. "Gizartearen gehiengoak bozen bidez adierazi zuen nahia betearazteko bide bakarra da".
CUPeko eledun Anna Gabriel, Kataluniako Parlamentuan. /
CUPeko eledun Anna Gabriel, Kataluniako Parlamentuan. / Alberto Estevez, EFE

ANCk bart egin zuen eskaerarekin bat egin du CUPek ere gaur. Sareetan zabaldu duten gutunean alderdiak gogorarazten du erreferendumaren egunean 800dik gora zauritu eragin zituen indarkeriari nazioarteak eman dion erantzuna izan dela Espainiari eskatzea azter dezala Konstituzioa erreformatzeko aukera.

"Herritarrak dira herrialde honek duen baliabide sendoena. Gure indarra jendea da, haien beharrak eta itxaropenak. Eta ezin dugu espero babes indartsurik eutodeterminatzeko nahiari eusten ez badiogu", dio gutunak, eta zentzu horretan salatzen du hilaren 10ean "aukera handi bat" galdu zela. Horiek hala, eta egun hartan bere gain hartutako mandatua aintzat hartu eta aurrera egiteko eskatzen dio Carles Puigdemont presidenteari.

Generalitateari ohartarazten dio aldarrikapenik egin ezean, Espainiako Gobernuaren "mehatxu, gutxiespen eta errepresioa" onartzen ariko liratekeela. "Haien mehatxu, ukazio eta agintearen aurrean geldi egoten bagara, ezingo dugu herri gisa bizi, ezingo dugu erabakirik hartu eta ezta eskubide eta askatasunetan aurrera egin ere. Kataluniako Errepublikak estatuen eta merkatuen babesik lortuko ez balu ere, dagoeneko badu herritarren babesa".

Espainiari ere zuzentzen zaio CUP idatziaren amaieran: "Espainiak 155. artikulua ezarri nahi badu, eta gu mehatxatzen eta isilarazten jarraitu nahi badu, egin dezala Errepublika aldarrikatua dela".

ANC ere aurrera egiteko prest

Ulertuta Madrilek ez duela hitz egiteko inolako asmorik, ezohiko bilera egin zuen bart ANC plataformako idazkaritza nazionalak, eta ondoren eskatu zion Puigdemonti bertan behera utz zezala independentzia deklarazioaren etetea. "Ikusita Espainiako estatuak ezetz esan diela elkarrizketei, etenak ez du inolako zentzurik".

Gaur hainbat bilera ditu Generalitateak, eta pentsatzekoa da Rajoyren ultimatuma izango dutela mahai gainean.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak