Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Urruntzearen ondorioak gizarteratzeko erakusketa antolatu du Etxerat-ek

Publizitatea

Gizartea

EUSKAL PRESOAK

Urruntzearen ondorioak gizarteratzeko erakusketa antolatu du Etxerat-ek

Erakusketaz gain, presoen urruntzearen ondorioak pairatzen dituzten senide eta lagunen zuzeneko testigantzak entzuteko aukera izango da.
Etxerateko ordezkariak, gaur, Gasteizen egin duten aurkezpenean. /

2017-10-13 / Berria

"Lan hau burutzea ezinbestekoa dela uste dugu gatazkaren ondorioak gainditu eta, bereziki, normalizazio eta bakearen bidetik benetako aurrerapausoak eman nahi baditugu", adierazi du Etxerat-ek. Euskal presoen eskubideen aldeko elkarteak ohartarazi du ezen, bakearen alde hainbat urratsa egin diren arren, euskal gizartearen sektore batek salbuespen legediaren ondorioak pairatzen jarraitzen duela.

Gizartearen zati batek "errealitate gordin" horren berri ez duela iritzita, erakusketa antolatu du Etxerat-ek presoen urruntzeak zer ondorio dituen ezagutarazko: ondorio ekonomikoak, trafiko istripuak, gaixotasun larriak dituzten presoei eragiten dien kaltea, haurrengan duen eragina, eta abar. "Gizartea informatzeko, sakabanaketak egunero sortzen duen sufrimenduaren testigantza emateko eta sortu dituen 16 hildako biktimen errekonozimendua bilatzeko" ekintza izango da.

Erakusketa antolatzeaz gain, euskal presoen senide eta lagunen zuzeneko testigantzak entzuteko aukera izango da Laudion (Araba) eta Gasteizen. Erakusketa urriaren 16tik 22ra izango da Arabako hiriburuan, Probintzia plazan. Laudion, berriz, urriaren 23tik 28ra izango da ikusgai, Aldai plazan.

Etxerat-en ekimenak Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntza jaso du.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak