Eskubaloia

Europako Errekopa Portlandentzat

Iruñeko Portland taldeak irabazi du Europako Errekopako Txapelketa, Valladolid mendean hartuta. 30 gol sartu dituzte iruindarrek, eta 26, berriz, Valladolid taldeko jokalariek. Arratsaldeko 17:00etan hasi da norgehiagoka, Iruñean, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko pabilioian. Gogor eta grinatsu jokatu du Portlandek azken unea arte.

Berria -

2004ko apirilak 24
Aurreko larunbatean tanto bateko aldearekin itzuli zen Portland Iruñera Valladolidi etxean 30-31 irabazita. Abantaila txikia zen, baina dudarik gabe, aurkariari etxean irabazteak indar handia eman die nafarrei. Iruñean jokatu den gaurko partidan grina handiz aritu dira Francisco Javier =i Zupo =i Ekisoainen jokalariak azken unea arte; dudarik gabe, jarraitzaileen animo aldarri ugariek asko lagundu diete. Azkenean, 30-26 nagusitu dira iruindarrak, eta festa bihurtu da NUPeko pabilioia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna