Mintegiren aurretik, Ioldi

Ezker abertzaleak 1987an aurkeztu zuen lehen aldiz Jaurlaritzarako lehendakarigaia: Juan Karlos Ioldi euskal presoa. Inbestidura saio polemikoa izan zen.

Ioldi 1987ko otsailean legebilzarrean.
Ioldi 1987ko otsailean legebilzarrean.

Enekoitz Esnaola -

2012ko abenduak 12

Ezker abertzaleak —oraingoan EH Bilduren bitartez— bigarrengoz aurkeztu du Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigaia: Laura Mintegi (Lizarra, 1955). 1987an aurkeztu zuen aurreneko aldiz, HBtik: Juan Karlos Ioldi (Ataun, 1963). Inbestidura saio polemikoa izan zen hura, euskal presoa baitzen Ioldi.

HBren lehendakarigaia kartzelatik atera zezaketen edo ez erabakitzeko auzi juridikoa izan zen. Inbestidura atzeratu egin zen horregatik, eta azkenean Ioldik jaso zuen legebiltzarreko saiorako espetxetik irteteko baimena. Hitzaldia egin zuen, ez zuten hautatu lehendakaritzraako, eta kartzelan sartu zuten berriro. Ez zen gehiago Eusko Legebiltzarrera itzuli.

1987ko ekainean 25 urteko kartzela zigorra jaso zuen, ETAko kidetzat jota, eta 1988an Jose Luis Elkorok hartu zuen haren lekua legebiltzarrean, zigorra irmo bihurtutakoan. Hamasei urtean eduki zuten preso Ioldi.

Jose Antonio Ardanza (EAJ) izan zen beste lehendakarigaia 1987ko otsailaren 27ko inbestidura saioan. Gehiengo osoz izendatu zuten Jaurlaritzako buru, EAJren 17 botoekin, PSEren 19rekin eta CDSren birekin. HB, EA, EE eta APko legebiltzarkideek zuri bozkatu zuten.

1986ko hauteskundeetako emaitzak

PSE: 19 legebiltzarkide (botoen %22,05).
EAJ: 17 (%23,71).
HB: 13 (%17,47).
EA: 13 (%15,84).
EE: 9 (%10,88).
AP-PL: 2 (%4,86).
CDS: 2 (%3,54).
Parte hartzea: %69,62.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna