Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Ekonomia Naval konkurtsotik irteten denean soilik hartuko du parte Eusko Jaurlaritzak

Publizitatea

Ekonomia

Naval konkurtsotik irteten denean soilik hartuko du parte Eusko Jaurlaritzak

Atzoz geroztik hartzekodunen konkurtsoan dago Sestaoko ontziola. Tapiak adierazi du. aspalditik» ari direla akziodun baten bila
Navaleko langileek hainbat protesta egin dituzte ontziolaren aurrean azken hilabetean.
Argazkia: LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Hilabete baino gehiago da Navaleko zuzendaritzak hartzekodunen konkurtsora joatea erabaki zuela. Sestaoko (Bizkaia) ontziolaren zorrek eta zulo ekonomikoak behartuta hartu zuten erabaki hori abuztuaren 30ean, baina atzo arte ez zen konkurtsoan sartu.

Adierazpen eta salaketa mezu ugariren ostean iritsi da Naval aurreikusitako egoerara. Hainbat akordio lortuta, gainera. Aste honetan bertan, Tideway Herbehereetako armadorearekin akordioa sinatu du zuzendaritzak, lapurtzen saiatu ziren Living Stone ontzia Santurtzin amaitzeko. Akordio hori izenpetuta, langileekin ere beste bat lortu du. Hiru hilabetez ontziolako 185 langileei eragingo dien lan espediente txostena onartu dute beharginek eta zuzendaritzak. Akordio horien ondoren, Van Oord armadorearekin ere negoziatzen ari da ontziola, eraikitzen ari diren bi dragaontziak Sestaon amaitzeko.

Navalen erortze prozesuan behin eta berriro leporatu diote Eusko Jaurlaritzari auzian behar besteko parte hartzea ez izatea. Ontziolan dirua jartzeko eskatu izan diote langileek eta ezkerreko alderdi politikoek, eta duela bi aste hala egiteko asmoa erakutsi zuen Jaurlaritzak. Baina adierazpen hori egitearekin batera Europako Batasuneko Lehiakortasuneko Zuzendaritzaren gutun bat jaso zutela azaldu zuen atzo Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak: «Esan ziguten kontuz ibiltzeko, krisian dagoen enpresa bat delako, eta ezin genuela halakorik egin». Horregatik, parte hartzearen ideia alboratu gabe, aukera hori ontziola hartzekodunen konkurtsotik ateratzen denean egingo dutela adierazi zuen Tapiak. «Betiere akziodunen, inbertitzaile berriaren eta langileen eskutik» egingo luketela zehaztu zuen sailburuak.

Gaiari buruz Eusko Legebiltzarrean hitz egin zuen Tapiak, eta, bertan azaldu zuenagatik, hartzekodunen konkurtsoa «aurreikus zitekeen egoerarik okerrena» da. Hala ere, Naval egoera horretatik ateratzeko ahal den guztia egiten ari direla adierazi zuen. Are gehiago, «aspalditik balizko akziodun baten bila» ari direla argitu nahi izan zuen, hori guztia ontziolak «ahalik eta jarduera gehiena eta enplegu gehiena eduki dezan». Edozein modutan, Jaurlaritza «laguntzeko» dagoela zehaztu zuen Tapiak, ez dela zuzenean inplikatutako aktore bat. «Akziodunekin, administratzaile konkurtsalarekin, epailearekin eta langileekin batera ari gara lanean».

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak