Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kirola Behar zuen botika

Publizitatea

Kirola

Behar zuen botika

Super Amara Bera Berak 29-24 irabazi dio Guardes txapeldunari, eta ez ditu utziko goiko postuak. Onenak: Castellanos atezaina eta Arderius
Bera Berako jokalariek ez diote Guardesekoari atera jaurtitzen uzten, atzoko partidan.
Argazkia: GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

2017-10-07 / Imanol Magro Eizmendi

Super Amara Bera Berak behar zuen botika hartu zuen atzo Josean Gaskan. Liga hasiera ez da distiratsua izaten ari, eta atzo konfiantza bultzada jaso zuen Atletico Guardes iragan sasoiko liga txapeldunari 29-24 irabazita. Bera Berak, horrenbestez, hirugarren garaipena lortu du, eta Guardesekin berdinduta dago sailkapeneko bigarren postuan.

Bera Berak partida oso serioa egin zuen, eta primeran baliatu zituen Guardesek hasieran eginiko hutsak kontraerasoan irteteko. Gustuko duen jokoa da, eta 7-2ko tartea ireki zuen (10. min.). Guardesek erreakzionatu zuen (8-8, 19. min.), baina etxekoek berriz ere tartea ireki zuten (16-13, atsedenaldian; eta 21-15, 40. min.), defentsari eta Merche Castellanosen geldiketei esker. Atezainak partida handia egin zuen, hamalau geldiketa eginez, asko meritu handikoak. Sei goleko errenta hori izan zen handiena.

Guardes, baina, amore ematen ez duen talde bat da. Fisikoki oso ahaltsua da, eta azken minutuetan asko estutu zuen partida (25-23, 52. min.). Kanpokoak goraka zetozen, eta Bera Berak urduri zirudien. Orduan, baina, Silvia Arderius agertu zen, erasoan ardura hartuz. Erdikoak baloia eskatu zuen gehien erretzen zuenean, eta hiru gol sartu zituen jarraian buruz buruko jokaldietan. Arderius izan zen donostiarren goleatzaile nagusia, guztira zortzi gol sartuta.

Gaur, Zuazo eta Bidasoa

Zuazok eta Bidasoak gaur jokatuko dute. Barakaldarrek Elxi egingo diote bisita (18:00), eta irundarrek Logroño jasoko dute (17:00).

Publizitatea

Sortu kontua
Imanol Magro Eizmendi Imanol Magro Eizmendi

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak